2016/17an UPV/EHUko MBAe3 MASTERREAN GARATUTAKO PROIEKTU EKINTZAILE ONENENTZAKO GAZTENPRESA-LABORAL KUTXA SARIEN BANAKETA

First publication date: 06/03/2018

Joan den urtarrilaren 26an aurkeztu ziren MBAe3 Masterraren (UPV/EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra) edizio honetan, negozio ideia eta eredu berritzaileetan oinarrituta, garatu diren bost enpresa proiektuak. Lehenengo saria, 1.500 eurokoa, Asparia Glycomics proiektuak jaso zuen, Kimika Zientzietan doktorea den Juan Echevarría buru duenak. Proiektua jada abian dago egoitza Donostian duen CIC Biomagune biomaterialen ikerketa zentroan. Start-up bioteknologiko honek lehenengo aldiz aurkeztu du glico-analisi kuantitatiboko soluzio absolutu bat, nabarmen hobetuz era honetako analisietako egungo metodoak.

Bigarren saria (1.000 eurokoa) UPV/EHUn Publizitatean lizentziatutako Leyre Ballesterosek jaso zuen On-Fashion enpresarekin, modaren sektorean handizkako eta txikizkako merkatariak harremanetan jartzeko B2B plataformarekin.

Amaia Munuera graduatu ondokoarena izan zen teknikoki MBAe3 Masterreko negozio-planik onena, eta Gaztenpresa-Laboral Kutxa sarien accesita jaso zuen. Proiektu hau app bat da,  eta pertsonen artean balioa emango dien eta euren interesetan eta hurbiltasunean oinarrituta dagoen harreman-sare bat konfiguratzeko aukera ematen duen teknologia batean oinarrituta dago.

Ekitaldi akademikoan honako hauek parte hartu zuten: Eneka Albizu, Enpresa Institutuaren (Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutua) zuzendaria, ekitaldiaren buru izan zen; Eva Armesto andreak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Saileko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaren buruak, MBAe3 Masterraren babesle nagusi gisa jardun zuen; eta Inma Ramos andreak, Laboral Kutxaren enpresak sortzen laguntzeko Gaztenpresa Fundazioaren zuzendariak, sari-banaketa zuzendu zuen. Ekitaldia MBAe3 Masterraren zuzendarikidea den Maria Saiz doktoreak aurkeztu zuen.