null

2020-2021 Ikasturtearen hasierari buruzko informazioa

2020/2021 kurtsoa 2020ko irailaren 7an hasiko da. Baldintza berriak izango
ditugu Zentroan ikasten eta lan egiten dugun guztiok. Babes indibidualerako
zein kolektiborako neurriak izango ditugu COVID-19aren aurrean. Neurri
hauek osasun agintariek hartu dituzte eta UPV/EHUk bere egin ditu, Eskola
eta Fakultate guztietara zabalduz.

Hala, Fakultatean lan egiten eta ikasten dugun guztiok betebeharrak
dauzkagu. Indarrean dauden aginduak jarraitu behar ditugu: garbitasuna,
gizarte distantzia, gehienezko aforoak, babes indibidualerako neurriak,
etabar. Hauen gaineko informazioa kolektibo guztiei emango diegu: ikasleei,
kanpoko langileei, AZPkoei eta irakasleei.

Kutsaketak ekiditeko neurri indibidual hauez gain, Zentroak kudeaketa
neurri batzuk hartu ditu, irakasleen eta ikasleen jarduera akademiko zein
administratiboetan eragiten dutenak.

Dokumentu honetan azalduko ditugu jarduera akademikoan eragiten duten
neurriak, Fakultate Batzordeak 2020/07/22-n onartu zituenak.