Jardunaldi irekiak
Sarrikoko jardunaldi irekiak atzeratu egingo dira
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) adierazi nahi du ospatu behar ziren ondorengo Jardunaldi Irekiak geroratuko direla, berriro jakinarazi arte:
Arabako Campuseko unibertsitate-ikastegi guztiak.
Bizkaiko Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea.
Bizkaiko Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko).
Atzerapenaren arrazoia hauxe da: garbiketa greba dela eta, manifestazioen bitartean instalazioetan eragin diren desegokikeriak. Unibertsitateak ahalik eta lasterren jakinaraziko du noiz egingo den aktibitatea.
Link: