Koldo Uncetak, Ekonomia Aplikatu I-eko katedraduna Donostian, sari bat jaso du lankidetzari buruzko bere azterlanengatik

First publication date: 07/05/2018

Koldo Unceta saria jasotzen

Koldo Unceta katedradunak sari bat jaso du lankidetza deszentralizatuaren inguruan egin dituen ekarpen eta azterlanengatik.

Valentziako Generalitateko Presidentea Ximo Puigen eskutik jaso du saria, Alacanten apirilaren 26an eta 27an izan den Lankidetzari eta Garapen Iraunkorraren Helburuei buruzko XI. Topaketa Autonomikoaren esparruan. Autonomia Erkidegoen XI. topaketan lankidetzari lotutako funtsezko gaiak eztabaidatu dituzte, Nazio Batuen Agenda 2030ean kokatutakoak, garapen iraunkorreko politikak sustatzeko eta GIHak lortzen lanean jarduteko.