Cicerone Programa

2018-19 ikasturtea ___________________

Aurkezpena

 

Ekonomia eta Enpresa fakultateko Nazioarteko harremanetarako dekanordetzak Cicerone programa bat du, mugikortasunerako programetako atzerriko ikasleei harrera egin eta unibertsitate eta fakultateko bizitza akademikoan integratzen laguntzeko helburuaz.

Akademi ikasturte bakoitzean bina deialdi eginen dira, lehenengoa maiatzean (lehenengo lauhilekoan) eta bigarrena azaroan (bigarren lauhilekoa).

Hautaketa akademi espedientearen arabera eta egiaztatu ahal diren hizkuntzen jakintzaren arabera egingo da.

Cicerone Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan eta harrera egiteko Cicerone

2018-19 ikasturterako bi mota “Cicerone” ikasle egongo dira:

  • Cicerone Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan
    • 75 orduko iraupena, irailaren 1etik urriaren 5era bitartean
      • Irailaren 1etik 17ra bitartean, 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera
      • Irailaren 17tik urriaren 4ra bitartean, 14:30etik 16:30era, astelehenetik ostegunera
    • Hautazko 3 kreditu lankidetza jarduerengatik
    • B2 edo hortik gorako ziurtagiriaren jabe izan behar da nahitaez

 

  • Atzerriko ikasleari harrera egiteko ciceronea
    • 25 orduko iraupena, ordutegi malgua
    • Eskuragarritasuna abuztuaren 26tik (atzerriko hizkuntzako ikasleentzat) eta irailaren 3tik (gaztelaniako ikasleei harrera egiteko) irailaren 10/14 arte, atzerriko ikasleak noiz iristen diren kontuan hartuta
    • Hautazko kreditu 1 lankidetza jarduerengatik
    • Gomendagarria da atzerriko hizkuntzaren bat jakitea Europa, Asia eta/edo Ipar Amerikako ikasleak hartzeko.

 

"Cicerone" ikaslearen eginkizunak

  • Cicerone ikaslea Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan
    • Jarduera honetan Nazioarteko Harremanetarako bulegoan egon behar da batez ere
    • Atzerriko ikasleak atenditu behar dira posta elektronikoz
    • Ikasleekin egiten diren informazio bileretara joan behar da
    •  “Harrera” egiteko cicerone ikasleen jarduera koordinatzea
    • Atzerriko ikasleei laguntzea irakasgaiak aukeratzen eta erakustea nola funtzionatzen duten aplikazio informatikoak (Gaur eta eGela).
    • Fakultatea erakutsiko dio atzerriko ikasleari (biblioteka, kafetegia, ordenagailu aretoak, kirol zerbitzua...)

 

  • Atzerriko ikasleei harrera egiteko Cicerone ikaslea
    • Esleitutako atzerriko ikasleekin jarriko da harremanetan, posta elektronikoaren bidez, hona etorri aurretik, UPV/EHUn izango duten “cicerone” dela adieraziz.
    • Hitzordua egingo du atzerriko ikasleekin iritsi bezain pronto (autobus geltokian edo hiriko tokiren batean) haien galderak erantzuteko eta Bilbon egin beharreko lehendabiziko egunetan laguntzeko eta, ahal bada, hiria erakutsiko die.
    • Help Centre-ra (Ingeniarien GET-San Mames) eramango ditu, bertan laguntzen baitzaie ikasle bisitariei ostatua bilatzen eta atzerritarrentzat UPV/EHUn prestatutako hizkuntza ikastaroetan izen emateari eta horien datari buruzko informazioa ematen zaie.

Deialdia 2018ko maiatza (2018-19ko 1. lauhilekoko jarduera)

 

Programa honetan parte hartzeko interesik baduzu:

  • Web orri honetako inprimakia bete dezakezu 2018ko maiatzaren 31 arte.
  • Eskaerei buruzko erabakia dekanotzaren taulan eta helbide elektroniko bidez argitaratuko dira 2018ko ekainaren 6ean.

 

Esleipenari buruzko bilera: 2018ko ekainaren 12a, asteartea, 10:30ean, 0.3 Gelan

 

 

Web formularioa

Web Form

Out of date!

Term for sending information: since 05/16/2018 until 05/31/2018