Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

2019ko DEIALDIA

Izen emateko formularioa

Beken Helburua

Onuradun diren pertsonak gehiago trebatzea, lanbide-profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten. Horretarako lan eremuan esperientzia egiaztatzeko aukera izango dute 3 hilabeteko esperientzia baten bidez.

Ikasleen baldintzak

2019/2020 ikasturtean, onuradunak ondorengo egoeraren batean egon behar dira:

  1. Gradua bukatu berri (2018/2019 ikasturtean bukatu)
  2. Gradua bukatzen (bai azken kurtsan bai azken kredituak eginez)

Beken ezaugarriak

  1. Irailean. Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarria

  2. Urria-azaroa-abendua. Bekaren iraupena, gehienez 360 ordu 3 hilabetetan (gehienez astean 30 ordu).

  3. Zenbatekoa. 1.500 euroko konpentsazio ekonomiko gordina, eta atxikipenak kendu beharko dira. Zenbatekoa bukaeran jasoko da (Salbuespenetarako begiratu “informazio gehiago”, bukaeran).

Izena emateko. Zalantzak. Informazio gehiago.