Prestakuntza duala: Unibertsitatea-enpresa. IKASLEAK

Informazio bilera

DATA: 2018ko urriaren 17an.

TOKIA: Gradu Aretoa

ORDUA: 13:00 (arratsaldeko taldeentzat) eta 14:00 (goizeko taldeentzat)

 

Eskaera

EPEA: 2018/10/22-2018/11/07

Onartuen zerrenda

Prestakuntza Dualeko ibilbidearen eskaera, hautaketa eta esleipen prozesua

1. Unibertsitate-matrikula: 2018ko uztailean

2018ko uztailean, matrikulatzeko aldi ofizialean, 2. kurtsoko ikaslea nahitaezko irakasgaietan eta ibilbide duala egingo ez balu egingo lituzkeen hautazkoetan matrikulatuko da 3. mailarako (espezialitateak: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza).

2. Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) ikasleen aurre-hautaketa: 2018ko abendurako

2018ko irail-urria bitartean ikasleei Dualaren ibilbideaz informazioa emango zaie.

Fakultateak ikasleei emaitzak jakinaraziko dizkie eta onartuen zerrenda  argitaratuko da. Kanpoan gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da, kanporatzearen arrazoia adieraziz. Kanpoan gelditu direnek 7 egun baliodun izango dituzte falta zaien eta oker dagoen dokumentazioa aurkezteko. Epe hori pasatu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da onartu eta kanporatuekin.

3. Enpresek ikaslearen hautaketa: 2018 urtea bukatu baino lehen.

2018ko urtarrilean, ikaslea ibilbide duala egiteko aukeratua izan denean, matrikula aldatuko da Idazkaritzan.

Hautatua izan ez den ikasleak matrikula egiteko aldi ofizialen matrikulatutako irakasgaiak egingo ditu.