SICUE

2018-2019 Ikasturtea ____________________

Sarrera

Ikasleei eskaini nahian beren unibertsitatea ez den beste batean ikasketen zati bat egiteko aukera eta ikasketa horien balioa onartzeko bermea, espainiar unibertsitateek ikasleen mugikortasuna bultzatzeko programa bat dute, SICUE izenekoa.


Gogoan izan ez dagoela bekarik ez diru laguntzarik programa honetarako.

Epea

Eskariak GAUR aplikazio informatikoa bidez egingo dira

2018-19 ikasturteko deialdia otsailaren 13an hasiko da eta 2018ko martxoaren 13an amaitu

Ikastegiaren araudia

Ikastegian, UPV/EHUko arautegi orokorraz gain, ondokoak ezartzen dira:

  • Konpromiso akademikoan ezin da jaso suspenditutako irakasgairik
  • Konpromiso akademikoan ezin da jaso Gradu Amaierako Lana
  • UPV/EHUn matrikulatutako graduan, gutxienez 45 kreditu gaindituta izatea.
  • Konpromiso akademikoan sartzen diren irakasgaiak ohiko eta ezohiko deialdietan aurkeztu beharko dira xede unibertsitatean.
Ondoko gaiei buruzko UPV/EHUko arautegi orokorra eransten dugu: "Baldintzak eta mugak" eta "SICUE ikasleen betebeharrak".

Ezin dira aplikatu Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), 11.puntua eta 23.puntua.

Mugikortasunaren iraupena

  • Aukera dago egonaldia laburtzeko (ikasturte osotik ikasturte erdira).
  • SICUE ikasleen mugikortasunaren denbora aldatzeko, ezinbestekoa izango da Nazioarteko Harremanen Bulegoan aurkeztea Sicue egonaldia luzatu edo murrizteko eskaera inprimakia Sicue plaza eman eta hilabeteko epean. Inprimaki hori GAUR aplikazioko profilean edo webgunean aurkitu ahal da.
  • Ezingo da aldaketarik egin egonaldia laburtzeko eskarian helburuko unibertsitatean mugikortasun aldia hasita badago.

 

SICUE egonaldia luzatzeko edo laburtzeko eskaria aurkeztea, SICUE plaza eman eta hilabeteko epearen barruan.

 

EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren informazioa

Programa honi buruzko informazio osoa lortzeko, joan Nazioarteko Harremanen Bulegoaren webgunera (Leioa).

Xede unibertsitateak (Sarriko)