Eduki publikatzailea

2019 BBK Bekak - Urdaibai Bird Center

Epea: 2019/03/21

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/05

Beka hauen helburua Naturarekin eta Ingurumenarekin lotura duten ikasketetako tituludunei trebatzen laguntzea da, praktiken bidez. Horrela, Urdaibai Bird Centeren garatzen dituzten ikerketa-ildoei lotutako egitasmoetan zein horien edukiei buruzko dibulgazio-lanetan parte hartzeko aukera izango dute. Aldi berean, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren natura-baliabideen dibulgazioan sakondu ahal izango dute.

Ezaugarri orokorrak:

Beka kopurua: 1
Iraupena: 9 hilabete (2019ko apirilean hasita)
Praktiken nondik norakoak

Astean 30 orduko praktikak egingo ditu bekadunak.
Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan; pertsona horri dagokio praktikak ondo egiten direla eta bekadunen trebakuntza behar bezala garatzen dela ziurtatzea

Bekaren diru-kopurua: 4.500 € gordin 9 hiletan.