Eduki publikatzailea

BBK EKIN (Pertsona ekintzaleentzat)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/07

Zer eskaintzen dizugu?

BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat.

Hautaturiko proiektuek laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez soldatari dagokion hileroko diru-kopurua jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.

Nork har dezake parte?

BBK Ekin edozein adinetako pertsona ekintzaileentzat da, Bizkaian bizi badira edo Bizkaira itzuli gura badute beren enpresa-proiektua abian jartzeko.