Eduki publikatzailea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko.

Epea: Abenduaren 20

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/17

Egungo erronkei aurre egiteko ideiak badituzu, aukera paregabea eskaintzen dizugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Izan ere, hezkuntza teknikari bila gabiltza Bilbon lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, izena eman.