Zeharkako_Gaitasunak_ikastaroak 2022

Lan-mundurako zeharkako gaitasunak lantzeko formazio osagarria

Zeharkako gaitasunei buruzko online ikastaro hauek egitera animatzen zaituztegu (lan-mundura bideratuak), Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak antolatuak.

·         Martxoan eta Apirilean hasiko diren ikastaroak Graduko azken kurtsoko eta Masterreko ikasleei zuzenduta egongo dira.

Ikastaro horiek online emango dira eta ordutegi malgua izango dute pertsona bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko. Ikastaro bakoitzaren hasieran, goizeko 11: 00etan, aurkezpen labur bat egingo da zuzenean zalantzak argitzeko eta grabatuta geratuko da.

Ikastaro bakoitzak ECTS kreditu bat balio du (3 moduluen ibilbidea, euskaraz edo gaztelaniaz = 3 kreditu), eta horrek amortizazioa osatzeko balio dezake (praktiketako orduak), gure graduko ikasketa-planek ahalbidetzen dituzten hautazko irakasgai bateko 6 kredituak amortizatzeko.