Breadcrumb

Titulu ofizialak lortzeko bekak

Eusko Jaurlaritzaren ikasketetako bekak eta laguntzetarako deialdi orokorra, 2023-2024 ikasturterako

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasketetarako laguntza-bekak ematen ditu, administrazio egoitza Euskal Herrian izanik,  ikasturte honetan deialdian zehaztutako goi mailako ikasketaren bat egingo duten ikasleentzako.

Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.

Unibertsitate mailako zein ikasketetarako eskatu ahal diren laguntzak:

  • Graduaren titulua lortzera bideratutakoetarako.

Laguntza motak

a) Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:

  • Matrikularen prezio publikoa

  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa

  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa

 

b) zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:

  • Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria
  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra

Aurkezteko tokia eta epea

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30etik irailaren 15ra bitartekoa izango da, biak barne.

Ikasleak sartu beharko du Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren web-orrian erregistratzeko eta eskaria betetzeko. Orri honetan, era berean, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.


Web Content Display

Ezagutu BAKQ non eska dezakezun UPV/EHUn