Breadcrumb

Titulu ofizialak lortzeko bekak

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka orokorrak. 202-2025 ikasturtea.

MEC bekaren eskatzailea bazara, zure ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoelako, jakin behar duzu 2024-2025 ikasturteko bekak eskatzeko epea martxoaren 19tik maiatzaren 10era izango dela. Eskaerak Ministerioaren webgunearen bidez egingo dira eta ez dira onartuko epez kanpo egiten direnak.

GARRANTZITSUA: aurten 2024-2025 ikasturterako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekak eskatzeko epea martxoaren 19an ireki eta maiatzaren 10ean amaituko da (biak barne).

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak mugikortasun-beketarako deia egiten du, ikasketak beren autonomia erkidegotik kanpora egiten dituzten ikasleentzako.

Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.

Bekaren osagarriak

  • Matrikula
  • Egoitzari lotutako munta
  • Errentari lotutako munta
  • Munta aldakorra
  • Errendimendu akademikoko bikaintasunari lotutako munta finkoa

Aurkezteko tokia eta epea

Beka eskatu nahi duten ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren web-orrian aurkituko dute eskaria egiteko eredua.


Web Content Display

Ezagutu BAKQ non eska dezakezun UPV/EHUn