XSL Content

Norms and Usage in Basque25039

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Bachelor's Degree in Journalism
Academic course
2023/24
Academic year
3
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25039

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based5379.5
Applied classroom-based groups710.5

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

NOTA: Irakasgai hau euskaraz baino ez da eskaintzen / Esta asignatura se oferta únicamente en euskera / This subject is offered only in Basque.



Gizarte eta komunikazio zientzien alorreko langile oro da hizkuntzaren eta kulturaren sortzaile eta transmisore. Horixe da irakasgai hau gurutzatzen duen ideia nagusia. Eta ideia nagusi horrek ardazten ditu irakasgai honen heburuak:



1. Soziologia eta Politika zientzien arloan, eta Komunikazioaren arloan euskarak euskal kulturaren biziberritzean dituen erronkez jabetzea, erronka horiei erantzuteko gizarteak eskaintzen dituen bideak ezagutzea eta, ezagutza horien argitan, norberaren parte-hartzea eta jarrerak berraztertzea.



2. Euskal kulturako adierazpideen interpretazio soziopolitikoak era argudiatuan egiteko gaitasuna garatzea.



3. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.



4. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, beste profesionalekin, erakundeekin eta hedabideekin, bakoitzaren maila eta beharretara egokituz.



5. Komunikazio alorreko profesionalak eta Soziologia zein Politika eta Kudeaketa Publikoa alorreko profesionalek euskal kulturako adierazpideak eta haien gizarte-alderdiak ezagutzea eta kultur komunikazioan trebatzea.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu guztietako gaitasunetatik hainbat landuko ditugu ikasgai honetan.



Kazetaritza Graduko Gaitasunak

–“Jariokortasun eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez”

–“Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez”.



Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko Gaitasunak

–“Genero, formatu eta komunikabide desberdinetan lan eta ikerkuntza proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea”.

–“Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionatutako trebetasunak garatzea, erabakiak hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz”.

–“Gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertzea, azaltzea eta balioestea”.



Politika Eta Kudeaketa Publikoa Graduko Gaitasunak

–"Fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzional eta administratiboaren dimentsio desberdinak identifikatu, analizatu eta ebaluatzeko, datu kuantitatibo eta kualitatiboen bidez adierazleak sortzea".

–"Ingurune politikoaren fenomenoak ikusteko ezaguera lortzea eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen esanahi eta egokitasuna ulertzea".



Publizitatea Eta Harreman Publikoak Graduko Gaitasunak

–“Genero, formatu eta komunikabide desberdinetan lan eta ikerkuntza proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea”.

–“Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionatutako trebetasunak garatzea, erabakiak hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz”.

–“Gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertzea, azaltzea eta balioestea”.



Soziologia Graduko Gaitasunak

–“Gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertzea, azaltzea eta balioestea”.

–“Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea”.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Eduki teoriko eta praktikoak unitateka.



1.Euskara eta komunikazioa

Eduki teorikoak

1.1. Euskal komunikazio esparruaren ezaugarriak

1.2. Euskara batua eta euskalkiak

1.3. Komunikazio-testuinguruak eta hizkuntza-estrategiak: erregistroak, testugintza eta generoak.



Eduki Praktikoak

- Euskara zaindua.

- Komunikazio-testuinguruaren parametroak. Hizkuntza baliabideak komunikazio-testuinguruari egokitzea.

- Kontsulta-tresnak.



2. Euskal kultura testuinguru soziokulturalean

Eduki teorikoak

2.1. Bertsolaritza eta ahozko komunikazioa: transmisioa eta hedapena

2.2. Euskal literatura eta komunikazio-esparruak

2.3. Euskal musika eta komunikazio-esparruak

2.4. Euskal teatroa eta komunikazio-esparruak

2.5. Euskal komikia eta komunikazio-esparruak.

2.6. Euskal zinea eta komunikazio-esparruak.



Eduki Praktikoak

- Ahozko komunikazio adierazkorra.

- Komunikazio sinbolikoa eta sinbolizatze-prozedurak.

- Jendaurreko irakurketa.

- Gorputz adierazpena jendaurreko komunikazioan.

- Komunikazio multimodala.

- Hizkuntza aldakortasuna.



3. Euskal kultura eta ikerketa kulturalak

Eduki teorikoak

3.1. Kazetaritza Ikerketak

3.2. Ikerketa soziologikoak.

3.2.1. Herri Ikerketak

3.2.2. Memoria Ikerketak

3.2.3. Genero Ikerketak



Eduki Praktikoak

- Komunikazio akademikoaren ezaugarriak (ahoz zein idatziz)

- Atikulu akademikoa.

- Ahozko akademikoa.

- Eztabaida eta mahai-ingurua.

- Terminologia.

-Testu akademikoen itzulpena.

MethodologyToggle Navigation

Bakarkako lan autonomotik hasi, ordenagailu-praktika kooperatiboarekin jarraitu eta klaseko talde-jarduera dinamiketara, ikasketa prozesuaren ardatza ikaslea izango da. Hizkuntzaren jabekuntza praktikoa eduki teorikoen lanketaren bitartez bilatuko denez, jarduera parktikoen eta eduki teorikoen banaketa lausotu egingo du metodologiak.



Ikasleak protagonismoa hartuko asteroko gida laburren sorkuntzarekin. Gero, talde txikietan elkarren lanari feddaback-a emango diote eta bestearengandik era kooperatiboan ikasteko aukera sortuko du horrek. Bukatzeko, talde handian, jasotako ezagutza erakusteko eta transferitzeko baliatuko dira egindakoaren aurkezpenak. Eduki teorikoen jabekuntza, testu-sorkuntza indibidual eta kolektibo horietan egiaztatuko da.



Gaitasun komunikatiboak, hortaz, atazez osatutako proiektuen bitartez landuko dira. Gai bakoitzeko proiektu txiki bat. Lehenik banaka egindako atazek, ondoren talde txikietako atazak egiteko balioko dute. Bukatzeko, ataza sekuentziak izabgo dira proiektu txikien oinarria, talde handian elkarbanatzeko.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 20
    • Individual works (%): 50
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia eta lehenetasuna emango zaiona. Ebaluazio jarraitua gainditzeko, HIRU atal hauek gainditu beharko dira:



I. BAKARKAKO LANAK (0-5 puntu): Etxerako gidak eta bukaerako lana edo azterketa

II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (0-2 puntu).

III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (0-3 puntu).



Ebaluazio jarraituan, hurrengo ebaluazio-irizpideak hartuko dira kontuan:



I. BAKARKAKO LANAK [0-5 puntu]

- Etxerako gidak eta bukaerako lana arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea

(3 puntu).

- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptu artistikoak eta kritikoak, eta artearen esparruko komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN [0-2 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN [0-3 puntu]

- Irakasgaian testuak sortzeko jorratu diren prozedurak, komunikazio-irizpideak, estilo-irizpideak eta diseinu-irizpideak garatu direla erakustea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea eta landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistikoak, artistikoak eta kritikoak bereganatu dituztela eta era kooperatiboan lantzeko gai direla erakustea (1 puntu).



OHARRAK:

- Hiru atalak gainditzea ezinbestekoa da batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko.

- Gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki, ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek; ebaluazio jarraitua egiten hasi eta azkenean, ebaluazio jarriatuari uko egiten dioten ikasleek; eta hasieratik, azken ebaluazioko azterketa egitea erabakitzen duten ikasleek, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan).

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak eragina izango du ebaluaketan).



EBALUAZIO EZ JARRAITUA

Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikaslea azken ebaluazioari lotuko zaio. Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

EUSKALTZAINDIA. Euskaltzaindiaren Hiztegia. www.euskaltzaindia.net

EUSKALTZAINDIA. Arauak eta gomendioak. www.euskaltzaindia.net

EUSKALTZAINDIA. Eskuliburua. www.euskaltzaindia.net

Web addresses

http://www.hiztegia.net
http://www.euskaltzaindia.net
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eu.es/
https://www.eke.eus/es
https://www.bertsozale.eus/es

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
  • BILBAO LOPEZ, XAVIER
  • MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-16

15:00-17:00 (1)

15:30-17:30 (2)

17-30

15:30-17:30 (3)

15:30-17:00 (4)

Teaching staff

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
17-30

17:00-17:30 (1)

Teaching staff