XSL Content

Communication in Basque: Arts26897

Centre
Faculty of Fine Arts
Degree
Bachelor's Degree in Conservation and Restoration of Cultural Heritage
Academic course
2022/23
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
26897

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based2030
Applied classroom-based groups2030
Applied computer-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

NOTA: Irakasgai hau euskaraz baino ez da eskaintzen / Esta asignatura se oferta únicamente en euskera / This subject is offered only in Basque.



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira arteen arloko profesionalen jardunean; are gehiago, arteak XXI. mendean duen gizarte-testuinguruan. Izan ere, askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete jarduera artistikoen munduko eragileek beren ohiko zereginetan: erakundeekiko harremanetan, hezkuntzan, komunikabideekiko harremanean, ikuskizunen eta arte-lanen azalpenean zein kritikan, artearen zabalkundean, eta abar. Esan gabe doa arlo honetan orotariko espezialitate artistikoak kokatzen direla: pintura, eskultura, musika, antzerkia, argazkigintza, eta abar. Arteen gizarte-dimentsioa, beraz, oso zabala da ikuskera honetan.

Alabaina, arteen gizarte-dimentsioa areagotzeak erronka berriak ekarri dizkio euskarari, bereganatu beharreko hainbat eremu zabaldu baitzaizkio aurrez aurre: jarduera artistikoaren sustapenaren esparrua, arte-sorkuntzaren mundua, artearen merkatua, espezialitate artistikoen ikastegietakoa, erakusketa-aretoen eta museoen eremua, ikuskizun-aretoena, eta abar. Eremu horietan nabarmen-nabarmena da jada gizartearentzat erreferente izango diren profesional euskaldunen beharra. Irakasgai honek jarduera artistikoen esparruan arituko diren profesional eta eragileen komunikazio-gaitasunetan sakontzea du helburu.

Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Arteko Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor hauetan, betiere euskarazko komunikazioa oinarri hartuta:

- Gai izatea artearen inguruko jakintzak transmititzeko eta hezkuntza- eta bitartekotza-lanak egiteko, beharrezkoak diren eremuetan: irakaskuntza, museoen kudeaketa, erakusketen muntaketa, arte-kritika, kultura-aholkularitza, enpresa-eremuko berrikuntzari eta sormenari buruzko lan-taldeetan parte-hartzea eta abar.

- Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren balioak eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.



Izan ere, irakasgai honetan hizkuntza-estrategiak landu ez ezik, euskal kulturaren eta euskal artean hainbat adierazpide landuko dira (musika, komikia, dantza, zinea…), betiere sormen-lanaren akuilu izan daitezkeen neurrian, eta euskal kulturaren esparrua hurbilagotik ezagutzeko, sormen-lanak testuinguru soziokultural hurbilean kokatu ahal izateko.

Bestalde, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Hartara, berariaz zehaztuta daude gaitasun horiek Arteko Graduko zein Diseinu eta Sorkuntzako Graduko ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean.

Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela arte alorreko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, arte alorreko profesionalek. Helburu horrekin, Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaian hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna landuko dira.

Komunikazioa euskaraz: Arteak (KE) irakasgaian, aldiz, komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna landuko da, artearen alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoan sakonduz, eta alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak, eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu akademikoak, proiektu artistikoak, dibulgazio-artikuluak eta hitzaldiak, sormen-lanak, eta abar. Halaber, sormen-ariketak ere egingo dira, euskarari dagozkion sormen-baliabideak ezagutze aldera. Gainera, euskal kulturaren hainbat adierazpide ere aurkeztuko dira (komikia, musika, arte eszenikoak, liburugintza...), esparru artistiko horien ibilbide historikoa ezagutzea lagungarria baita euskarazko sorkuntzan zer bide hartu jakiteko.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgai honek gaitasun hauek jorratzea izango du helburu:

1. gaitasuna. Arteen historiaren eta sorkuntza artistikoaren iturri dokumentalen analisia, interpretazioa eta sintesia egitea.

2. gaitasuna. Problema artistiko konplexuak, arte-lanen proiektuak eta sorkuntza-prozesuak, ahoz nahiz idatziz, modu argian aurkeztea.

3. gaitasuna. Ideia artistikoen, arte ekoizpenaren eta arte-lanen inguruko azalpenak, argibideak zein aholkuak ematea eta kritika formalak egitea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta.

4. gaitasuna. Sorkuntza-prozesuaren barruan ideiak eta proposamenak ekoiztea, aurkeztea eta argudiatzea, adostasunerako bideak eta elkarlana erraztuz.

5. gaitasuna. Ikuskizunak, erakusketak, zabalkunde-ekitaldiak, hezkuntza-programak eta antzekoak antolatzeko, hedatzeko eta kudeatzeko erabiltzen diren komunikazio, dokumentu eta protokolo profesional ohikoenak ezagutzea eta aise baliatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko

aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna;



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan ikasleak trebatuko da ezagutza hauetan:

a) Testu eraginkorrak eta adierazkorrak sortzeko baliabide erretorikoak eta sinbolikoak erabili.

b) Testu akademikoak idazteko estilo-gomendioak bereganatu.

c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez erabili.

d) Euskal kulturako adierazpideak ezagutu: batetik, euskal kulturaren inguruko interpretazio artistikoak egin; eta bestetik, diskurtso artistikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideak erabili.

e) Hitz-sormenerako baliabideak bereizi eta erabili.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA

1. GAIA: Arteak eta komunikazioa

1.1. Arteak eta kultur komunitatea

1.2. Arteak eta testuinguru soziolinguistikoa

1.3. Arteak eta hitzaren adierazpideak



2. GAIA: Arteen diskurtsoak eta diskurtso artistikoak

2.1. Arteen diskurtsoak

2.1.1. Arteen historiak: iturriak eta dokumentazio-lana

2.1.2. Arteen birsorkuntza eta hedapena: dibulgazio-lana

2.1.3. Arte-ekitaldien antolakuntza: kudeaketa-lana

2.2. Diskurtso artistikoak

2.2.1. Sorkuntza-prozesua

2.2.2. Ideia artistikoak

2.2.3. Arte-lanen aurkezpena

3. GAIA: Arte-sormena euskaraz

3.1. Diziplinartekotasuna eta sormena (1): hitza eta irudia

3.1.1. Literatura (nobela grafikoak, album ilustratuak, komikiak…)

3.1.2. Argazkigintza

3.1.3. Pintura

3.1.4. Eskultura

3.2. Diziplinartekotasuna eta sormena (2): hitza eta hotsa

3.2.1. Musika

3.2.2. Literatura (ahozko literatura, audioliteratura …)

3.3. Diziplinartekotasuna eta sormena (3): hitza, irudia eta hotsa

3.3.1. Arte eszenikoak

3.3.2. Ikus-entzunezko sorkuntza

3.3.3. Arte eta kultura digitala





EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru jarduera-sortaren inguruan antolatuta dago:



I. JARDUERA-SORTA. Arteen historia eta euskal sorkuntza: interpretazio artistiko-linguistikoa landuz.

Helburua: euskarazko sorkuntzaren ibilbidea aztertzea eta ezagutzea hainbat arte esparrutan (dokumentazio-lana, planifikazioa eta hedatzea) [Komikia, musika, arte eszenikoak, zinea, liburugintza…].



II. JARDUERA-SORTA. Sormen-ariketak

Helburua: sormen-lanak egiteko baliabide linguistikoak lantzea. Horretarako, honako hartu-eman hauek hartuko dira kontuan: hitza eta irudiaren arteko harremanak; hitza eta hotsaren arteko harremanak; hotsa eta irudiaren arteko harremanak; hitza, hotsa eta irudiaren arteko harremanak.



III. JARDUERA-SORTA. Ikus-entzunezko sormen-lana

Helburua: ikus-entzunezko sormen-lana planifikatzea, eta egokiro ekoiztea. Literatur testu batetik abiatuz ikus-entzunezko labur bat osatuko du ikasleak.

MethodologyToggle Navigation

Irakaskuntza kolaboratiboa eta parte-hartzailea garatuko da, eta horretarako, honako bi jarduerak egingo dira saioetan:



1. Taldeko jarduera praktikoak (proiektuen garapena):

Ikasleek taldeka hainbat praktika egingo dituzte, hiru jarduera-sortatan antolatuta. Praktikak egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo ditu emaitzak hobetzen joateko. Proiektu praktiko bakoitzaren bukaeran txosten bat aurkeztu beharko da irakaslearen jarraibideen arabera. Praktika-txosten horien kalifikazioak hartuko dira kontuan ebaluazioan.



2. Eduki teorikoak

Eduki teorikoak jarduera praktikoekin lotuta egongo dira. Jarduera horiek egokiro egiteko aplikatu beharko dira, hain zuzen ere, eduki teorikoak. Eduki teorikoez ondo jabetzen zoaztela egiaztatu ahal izateko, klaseko saioetan hainbat jarduera egingo dira, talde txikitan. Bukaeran, eduki horiek egiaztatzeko test azterketak egingo dira, bukaerako ebaluazioan kontuan hartuko direnak.



E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasleen arteko komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko, eta baita saio ez-presentzialetan jarduerak egiteko ere.



Trebatze prozesuan jardun hauek erabiliko dira:

-Banakako lanak

-Talde-lanak

-Ordenagailu-praktikak

-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

-Ahozko aurkezpenak

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 20
    • Individual works (%): 50
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ebaluazio jarraituan, hiru atal hauek gainditu behar dira:

I. JARDUERA-SORTA. Arteen historia eta euskal sorkuntza: interpretazio artistiko-linguistikoa landuz [0-5 puntu].

II. JARDUERA-SORTA. Sormen-ariketak [0-2,5 puntu].

III. JARDUERA-SORTA. Ikus-entzunezko sormen-lana [0-2,5 puntu]



Ebaluazio jarraituaren ebaluazio-irizpideak hauek izango dira:

I. JARDUERA-SORTA. Arteen historia eta euskal sorkuntza: interpretazio artistiko-linguistikoa landuz [0-5 puntu].

- Dokumentazio-lana egiteko gaitasuna garatzea (2).

- Diziplinaren kanon kritikoak ekoizpen artistikoei, musikalei edo literarioei aplikatzeko trebetasuna (4 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (2 puntu).



II. JARDUERA-SORTA. Sormen-ariketak [0-2,5 puntu].

- Problema artistiko konplexuak, arte-lanen proiektuak eta sorkuntza-prozesuak, ahoz nahiz idatziz, modu argian aurkeztea (10 puntu).



III. JARDUERA-SORTA. Ikus-entzunezko sormen-lana [0-2,5 puntu].

- Artearen sormen-hizkuntzaz jabetzea esparruak bere dituen kontzeptuak, pentsamenduak eta diskurtsoak adierazteko (8 puntu)

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



Oharrak:

- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak).



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.

- Ahozko aurkezpenak aurrez aurre egin beharrean, ikasleei aukera emango litzaieke bideoa beren kabuz grabatzeko edota aurkezpena BBC bidez egiteko. Bestalde, taldeka egiteko diseinatutako zenbait aurkezpen lan taldeka edo indibidualki egiteko aukera emango litzaieke.

- Ordenagailuan egiteko praktikak gelan egin beharrean, ikasleek etxetik egingo lituzkete Egela erabiliz.

- Ikus-entzunezko sormen-lana egiteko etxean edizio-programarik ez badute, sormen-lan horren baldintza zenbait egokitzeko aukera emango zaie (argazki bidez, power pointaren bitartez eginiko bideo bidez, eta abar).





Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikaslea azken ebaluzioari lotu beharko zaio:



AZKEN EBALUAZIOA:

Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.

Azken ebaluazioak lau atal hauek izango ditu:



I. Iruzkina (0-2 puntu).

II. Galdera teorikoak (0-2 puntu).

III. Gogoeta idatzia (0-2 puntu).

IV. Ahozko gogoeta (0-2 puntu).

V. Bakarkako lana (0-2 puntu).



Azken ebaluazioan ebaluazio-irizpideak hauek izango dira:



I. TESTU-IRUZKINA (0-2 puntu):

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea. (5 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea, beti ere literatura alorraren ikuspegitik (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu)



II. GALDERA TEORIKOAK (0-2 puntu):

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea. (8 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).



III. GOGOETA IDATZIA (0-2 puntu).

- Irakasgaian iritzi-artikuluak eta iritzi-zutabeak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Artearen sormen-hizkuntzaz jabetzea esparruak bere dituen kontzeptuak, pentsamenduak eta diskurtsoak adierazteko (8)

- Diziplinaren kanon kritikoak ekoizpen artistikoei, musikalei edo literarioei aplikatzeko trebetasuna (4 puntu).



IV. AHOZKO GOGOETA (0-2 puntu).

- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (4 puntu)

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Artearen sormen-hizkuntzaz jabetzea esparruak bere dituen kontzeptuak, pentsamenduak eta diskurtsoak adierazteko (3)

- Diziplinaren kanon kritikoak ekoizpen artistikoei, musikalei edo literarioei aplikatzeko trebetasuna (2 puntu).



V. BAKARKAKO LANA (0-2 puntu)

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistikoak bereganatu dituztela erakustea. (4 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (2 puntu)

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



Ikasleek probak Fakultateko gelan egin beharrean, etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Fakultateak finkatutako egun eta ordu berean, eta ahozko proba BBC bidez egingo lukete.





Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: kulturaren inguruko guneak, hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.



BARCENILLA, Haizea (2015): “Sarrera”, in Mikel Onandia, Arte kritika eta flamingoak zeru berdean (2009-2015), Sans Soleil.

BOURDIEU, Pierre (1992). Les Regles de l’art. Genèse et structure du champ littéraire. Paris: Seuil.

CASAS, Arturo (koord.) (2004). Elementos de crítica literaria, Xerais de Galicia, Vigo.

EVEN-ZOHAR, Itamar (1990). “Polysistem Theory”. Poetics Today 11 (1), 7-94.

HAINBATEN ARTEAN (2008). Literatura Terminoen Hiztegia, Euskaltzaindia, 2008.

HAINBATEN ARTEAN (2008). Euskal Literaturen Hiztegia- Idazlanak, EHU.

HAINBATEN ARTEAN (2012): Musika Hiztegia, Donostia: Elhuyar.

JIMENEZ, I. (2013). Aiztoa eta arkatza, Txalaparta, Tafalla.

LINAZASORO, K. (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra, Elkar, Donostia.

MANTEROLA, Ismael (2017): Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean, EDO!, Donostia.

ONAINDIA, Mikel (2015): Arte kritika eta flamingoak zeru berdean (2009-2015), Sans Soleil.

ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993). Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.



In-depth bibliography

Díaz de Guereñu, Juan Manuel. 2004. Habeko Mik (1982-1991): Euskal komiki ahalegina, Astiberri/Deustoko Unibertsitatea.
Díaz de Guereñu, Juan Manuel. 2006. 30x30 gure komikiaren tamaina (1976-2006)/ dimensiones de nuestra historieta (1976-2006), Edición Atiza eta Michelena.
Díaz Noci, Javier. "Los inicios de la prensa vasca: primeros pasos y formas protoperiodísticas (siglos XVII-XIX)", Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Ikaskuntza, San Sebastián, 1994, 245-275.
Eskisabel, J. (2012b). Euskal kantagintza: pop, rock, folk, Etxepare Euskal Institutua, Donostia.
Kortazar, J. (koord.) (2009). Egungo euskal nobela eta zinema, EHU, Bilbo.
Lasarte, G. eta Alvarez, A. (2014). Generoa eta gorputza euskal kulturan eta literaturan, UEU, Bilbo.
López Aguirre, E. (2011). Historia del rock vasco, Aianai, Vitoria-Gasteiz.
López Aguirre, E. (2015). Neskatxa maitea, Aianai, Vitoria-Gasteiz.
Lopez Ziluaga, L. eta Rodríguez García, I. (koord.) (2012), Kafe aleak. 121 disko irakurketa, Kafe arrastoak, Gernika-Lumo.
Unsain, José María eta Carlos C. Borra. 2005a. “Aproximación a la historia del cómic en Euskadi (1936-2004)”, in Arte aplikatuak II/Artes aplicadas II. Ilustraciones, carteles, cómics, Ostoa, Lasarte, 106-.
Unsain, José María. 2005b. “El humor gráfico en la prensa de Bilbao y San Sebastián (1865-1936)”, in Arte aplikatuak I/ Artes aplicadas I. Grabados, viñetas, cómics, Ostoa, Lasarte, 40-49.

Journals

AusArt aldizkaria (www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart)
Jakin aldizkaria (www.jakingunea.com)
Zehar aldizkaria (http://arteleku.gisa-elkartea.org/zehar/)
Uztaro aldizkaria (www.uztaro.com)

Web addresses

a) Hizkuntza-baliabideak
Ehuskaratuak: ikasliburuen itzulpenen corpus paraleloa: http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
Euskaljakintza: http://euskaljakintza.com/
Euskaltzaindiaren arauak: www.euskaltzaindia.eus/arauak/
Euskaltzaindiaren Hiztegia: www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE): www.euskaltzaindia.eus (Hizkuntza-baliabideak atalean).
Hiztegiak eta corpusak sarean www.hiztegia.net
Sareko Euskal Gramatika [SEH]: http://www.ehu.eus/seg/

b) Arteak euskaraz
Armiarma literatura gunea: www.armiarma.com
Arte Garaikideko Hiztegia: www.hiztegia.com
Badok euskal musikaren ataria: www.badok.eus
Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Kalostra: www.kalostra.eus
Literatura Terminoen Hiztegia: www.euskaltzaindia.net/lth
Okela Sormen Lantegia: www.okela.org
Uztaro aldizkaria:www.uztaro.com
Zehar aldizkaria: http://arteleku.gisa-elkartea.org/zehar/

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

08:30-09:50 (1)

Teaching staff

Exam

  • January : 10-01-2023 08:30
  • June : 13-06-2023 08:30

Classroom(s)

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

09:50-11:10 (1)

Teaching staff

Exam

  • January : 10-01-2023 08:30
  • June : 13-06-2023 08:30

Classroom(s)

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)

31 Applied computer-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

11:10-12:30 (1)

Teaching staff

Exam

  • January : 10-01-2023 08:30
  • June : 13-06-2023 08:30

Classroom(s)

  • AULA TEORICA 1G9 - FACULTAD DE BELLAS ARTES (1)