Breadcrumb

Claves - Especialización Universitaria en Ejercicio Físico y Estilos de Vida Saludable

TITULUAREN GAKOAK

Ariketa fisikoa, hezkuntza fisikoko profesionalek helburu espezifikoekin diseinatu eta dosi egokietan programatutako jarduera fisiko gisa, preskripzio zinez eraginkorra da gaixotasun kronikoen prebentzio, tratamendu eta bilakaerarako. Hala ere, ez zen horren eraginkorra izango elikadura osasuntsua, estresaren kontrola, loaren higienea eta gai toxikoen kontsumoaren prebentzioa barne hartuko lituzkeen tratamendu paralelorik ezean, beti ere arrisku faktore ezberdinak eta prebentzio unibertsal eta selektiboa aintzat hartuta.

Osasun zaintzan ari zaren profesionala edo osasunaren hobekuntzarako tratamenduan aurrera egiteko konpromisoa hartu duren lanbidean ari bazara, espezializazio titulu honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu, zeure prestakuntzaren hobe beharrez. Bertan ariketa fisikoa osasuna hobetzeko osagai integral gisa aurkeztera, portaera eta jokabide osasuntsuak sustatzera zein elkarlanetan oinarritutako jakintza erraztera irakatsiko da.

 

Erakunde babesleak: Eroski Fundazioa, IMQ IGURCO Álava, Biolaster, Instituto de Investigación Agua y Salud

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Iraila 2021

Maiatza 2022

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.300 €

Irakaslekua

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Arduraduna

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Osasunaren eremuan espezializatutako graduondoko bakarra, pertsonaren osasuna hobetzeko diziplina anitzeko tratamendua bere baitan integratzen duen programa teoriko eta praktiko bakarra.
  • Osasunaren eta ongizatearen tratamenduan eta hobekuntzan izen eta izana duten akademiko eta profesionalek irakatsitakoa.
  • Lan merkatuan ezberdinduko zaituen profila ikasi eta zeureganatuko duzu, osasunaren arloan ere aukerak biderkatuz.
  • Blokeka egituratua dago, profesional bakoitzak bere lan eremuan egiten duen lana bereizita.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak

Irteera profesionalak

Diziplina anitzeko tratamenduen bidez gaixotasunak identifikatu eta desagerrarazteko ahaleginean diharduten osasun arloko profesionalek aukera izango dute beren ezagutzak partekatzeko, eta elkarrekin beren «grina» hori bizitzeko, alegia, bizi estilo osasungarriak terapia gisa erabiltzea bizi estilo osasungaitzekin zerikusia duten gaixotasunak prebenitzeko, tratatzeko eta haiei buelta emateko.

Prestakuntza akademiko honekin, profesionalak jantziago egongo dira diziplina anitzeko jakintza hau beren lan eremuan txertatzeko, eta horrela pertsona bere osotasunean ulertzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak