Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea

wrapperMasters. titMasterInfo: ok

Berezko Masterra

Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra: Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Tituluaren gakoak

Helburua da hainbat jakintza adarretako profesionalak trebatzea geoinformazioaren teknologian, honako hauek izanik teknologia hauen ezagutza oinarriak:

  • Datu base espazialak.
  • Datu horien kudeaketa, analisia eta modelatua Informazio Geografikoko Sistemen (IGS) bitartez.
  • Zereginak automatizatzeko aplikazioen programazioa.

Ikasleek gaitasun hauek eskuratuko dituzte:

  • IGS ingurune bat erabilita datu geoespazialak editatu, aztertu eta hedatzeko tresnak ezagutzea.
  • Lurraren Zientzien hainbat arlotan aplikazio geoestatistikoak garatzeko trebetasun praktikoak eskuratzea, eta IGS batean aplikatzea.
  • Dokumentazio kartografikoa diseinatu eta konposatzeko gai izatea, eta web bidez hedatu eta argitaratzea.
  • Zeregin geoespazialak automatizatzeko eta IGS aplikazioak sortzeko programazio tresnak ezagutzea.
  • Proiektuak kudeatzeko oinarrizko trebetasunak ezagutzea eta praktikan jartzea.

Nested Applications

DESKRIBAPENA - Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

MODALITATEA: Online

HIZKUNTZA: Gaztelania

EGUTEGIA: Urtarrila 2020 - Iraila 2021

KREDITU KOPURUA: 60 ECTS Kreditu

GUTXI GORABEHERAKO PREZIOA: 2.100 €

HARREMANETARAKO: geoinformacion@ehu.eus

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Geoinformazioaren teknologia zeharkako adar bat da titulu askotan, inplementazio maila handia dutenak mundu profesionalean.
  • Enpresek profil hau duten profesional gero eta gehiago behar dituzte.
  • Edukien malgutasuna: lehenengo urtean, datu eta prozesu geoespazialen oinarrizko teknologia eta ezagutzak; jarraitu nahi izanez gero, bigarren urtean, informazioaren ustiapena eredu geoespazialak burutzeko.
  • Osoki online: zure erritmoan egin ahal izango duzu, denbora duzunean.

Irudia -Berezko Masterra Berezko Masterra Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Irteera profesionalak - Berezko Masterra: Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Irteera profesionalak

Geoinformatika eta geoinformazio teknologiak zeharkako diziplina bat dira lanbide ugaritan, datu geoespazialak erabiltzen dituztenak informazio iturri gisa. IGS inguruneen erabilerak eta programazioak enplegagarritasuna areagotzen dute gero eta zorrotzagoa den lan merkatu batean.

Praktikak - Berezko Masterra Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala

Praktikak

Praktikak egiteko aukera eskaintzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-mail bat helbide honetara: geoinformacion@ehu.eus