Grados y Postgrados

Asset Publisher

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Gimnasioa martxan dago (Kirol Ataleokoa)

Fakultateko gimnasioa kiroldegian birkokatu da. Horiek erabiltzeko, honako araudi hau bete behar da:

 

  1. Ondo erabili behar dira ekipamenduak, materialak eta instalazioak; bestela, erabiltzailea bera izango da ezegoki erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen erantzule.
  2. Muskulaziorako tresnak (halterak, diskoak, bankuak, pisuak, etab.) ezin dira atera haiek erabiltzera bideratutako gunetik.
  3. Ariketa amaitutakoan, muskulaziorako tresnak (diskoak, barrak, etab.) dagokien euskarrian gorde behar dira, eta EZ dira lurrean utzi behar.
  4. Ariketa bukatutakoan, barretako kargak kendu behar dira.
  5. Materiala lapurtu, apurtu eta/edo kaltetuz gero, instalazioetatik berehala eta behin betiko kanporatuko da erabiltzailea.
  6. Materialak eta ekipamendua partekatu egin behar dira:  atseden hartu bitartean, beste pertsona batek erabil ditzake.
  7. Entrenamenduak iraun bitartean, eskuoihala eta kirol jantziak zein kirol oinetako itxiak erabili behar dira.
  8. Eskolen garapen egokia bermatzeko, ezin izango da gimnasioa erabili Kiroldegian irakasten denean.
  9. Gainerako erabiltzaileekiko errespetuagatik eta haien segurtasuna bermatzeko, ezin izango da elikagairik kontsumitu, ezta edaririk kristalezko ontzietan sartu ere.
  10. UPV/EHUko kideek soilik erabil ditzakete instalazioak, eta Unibertsitateko txartelaren bidez identifikatu behar dute, zeina edozein unetan eska baitakieke. Beste pertsona batzuei baimenik gabe sartzen lagunduz gero, instalazioetatik berehala eta behin betiko kanporatuko da erabiltzailea.

 

Lagun iezaguzu egoera onean mantentzen


Nested Applications

Nabarmentzekoa - GAUR

Nabarmentzekoa - e-Gela

Nested Applications

Nabarmentzekoa - Tutoretzak

Nabarmentzekoa - Gidak

Nabarmentzekoa - Lekualdatzea

Nested Applications

Nabarmentzekoa - Euskara

Nabarmentzekoa - Berdintasuna

Nested Applications

Nabarmentzekoa - WiFi