HEFA Fakultateko GRADUAK

Asset Publisher

Seminar

<strong>Filosofiako mintegi irekia</strong>. Joana Garmendia (ILCLI - EHU): Esan gabe doa. Fikzioa, ironia eta gezurrak

Abenduaren 9an, Joana Garmendiak (ILCLI - EHU) hitz egingo du Filosofia Mintegi Irekian. Bere hitzaldiak "Esan gabe doa. Fikzioa, ironia eta gezurrak" dauka izenburutzat eta, ohiko moduan, Batzar Aretoan izango da, eguerdiko ordubatean. Saioa euskaraz izango da.

 

Abstract:

Esan gabe doa. 

Fikzioa, ironia eta gezurrak.

Joana Garmendia (ILCLI)

 

Gezurren definizio tradizionalaren arabera, gezurtiak faltsua dela uste duen zerbait esaten du. Definizio horrek askotariko auziak sortzen ditu; nik hiru aztertuko ditut: esatearen auzia, egiaren auzia eta iruzurraren auzia. Ikusiko dugu, horiei nola erantzuten diegun, gezurren definizioak herren egingo digula hanka batekin ez bada bestearekin. Halaber, gezurrak aztertzen hasten garen bezain pronto ohartuko gara badirela gertuko zenbait hizkuntz fenomeno: fikzioa eta ironia, bereziki –eta, oro har, hizketa figuratiboa eta zenbait umore kasu—. Izan ere, horietan denetan badirudi hiztunak esaten duela faltsua dela uste duen zerbait. Azaldu beharko dugu, beraz, zertan diren desberdin horiek eta gezurrak. Nire helburua, azken beltzean, gezurren definizio egokia proposatzea izango da. Hori egiteko aitzakian, erakutsiko dut badirela esaten ez ditugun gezurrak.