Asset Publisher

UPV-EHUko Genero Indarkeriari aurre egiteko Protokolo berria sortzeko Azaroan burutuko dugun ENTZUTE eta PARTE HARTZE fasea

Gipuzkoako Campusean, bi ordutako LAU TALDE DINAMIKA egingo dira ikasleekin.

  • Erizaintza eta Medikuntza: AZAROAK 6, ASTELEHENA, 11:30-13:30, Medikuntza Fakultateko 07 Gelan.
  • Hezkuntza, Filosofia, Antropologia eta Psikologia: AZAROAK 13, ASTELEHENA, 11:30-13:30, Psikologiako Fakultateko 3.1 Gelan.
  • Informatika, Kimika eta Zuzenbidea: AZAROAK 21, ASTEARTEA, 11:30-13:30, Informatikako Fakultateko 3.1 Gelan.
  • Arkitektura, Enpresa eta Ingeniaritza: AZAROAK 29, ASTEAZKENA, 12.30-14.30, Arkitektura Fakultateko A06 Gelan.

Gipuzkoako Campusean TALDE DINAMIKA BI egingo dira UPV-EHUko irakasle-ikertzaile eta AZP-ko langileekin. Biak AZAROAK 27an, ASTELEHENA, Donostian Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Dinamiken Gelan (Eraikin I). Bata GOIZEZ (11:00-13:00) eta bestea ARRATSALDEZ (15:00-17:00).


Talde dinamiketan parte hartu nahi duzuenok zuen izena eman dezakezue helbide elektroniko honetan:  indarkeriamatxistauni@gmail.com. Mezuan adierazi, mesedez, irakasle, langile edo ikasle zareten eta zein saiotara joan nahi duzuen.

Ikaslea bazara eta ezin baduzu zure zentroari dagokion saiora joan, baduzu beste zentroetako saio batera joateko aukera.


Talde bakoitzarentzat (ikasle, irakasle edo AZP-ko langile) prestatutako saioetara joaterik ez baduzue, zuen iritzia posta elektroniko horretara idazteko aukera duzue (indarkeriamatxistauni@gmail.com). Zuen iritzia ezagutu nahi dugu, saioetan eta saioetatik kanpo ere. Zalantzaren bat baduzue, dinamikari edo egutegiari dagokionez, helbide horretara idatzi lasai asko.

Saioetan parte hartzeagatik, Berdintasunerako Zuzendaritzak  ZIURTAGIRIA emango die parte hartzaileei.

Berdintasunerako Zuzendaritza 
 


Nested Applications

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak