Ikerketa-lerroak

Hauek dira ikerketa-taldea 2007-2012 seiurtekoan garatzen ari den ikerketa-lerroak:

  1. Ingurumeneko kimika analitikoa
    1. Natura-ingurunean dauden xenobiotikoak identifikatzea eta kuantifikatzea.
      • Mikro-kontaminatzaile organiko polarrak analizatzea.
      • Konposatu organometalikoak analizatzea eta espeziatzea.
    2. Xenobiotikoen bioerabilgarritasuna kuantifikatzea.
      • Laginketa pasiboko metodoak garatzea.
      • Organismo zaintzaileetako biometaketa eta biokontzentrazioa ebaluatzea.
      • Sedimentuetako kontaminatzaileen sortzio- eta desortzio-prozesuak eta mintz bidezko permeazio-prozesuak karakterizatzea. 
    3. Prozedurak estandarizatzea eta kalitatea bermatzea.
      • Ingurumen-laginen bankua sortzea.
      • Erreferentzia-materialak prestatzea.
      • Prozedurak finkatzea.
      • Interkonparazio-ariketak antolatzea eta haietan parte hartzea.
    4. POPen ziklo biogeokimikoak.
  2. Teknologia kimikoak eta prozesu kimikoen kontrola.
    1. Industria-hondakinak bereizteko eta balioztatzeko prozesuak.
    2. Prozesu analitikoen automatizazioa.
  3. Kultura-ondarearen materialen diagnosia eta tratamendua.
    1. Materialak karakterizatzea eta degradazio-mekanismoak aztertzea.
      • Analisi-metodo kuantitatiboak eta hondatzen ez dutenak garatzea.
      • Material karbonatatuen eta zeramikoen degradazioa ikertzea.
      • Industria litikoaren eta metalurgikoaren analisi arkeologikoa egitea.
      • Material organikoak analizatzea eta karakterizatzea.
    2. Materialak garbitzea, zaintzea eta lehengoratzea.
      • Materialetarako agresiboak diren disolbatzailerik ez duten garbiketa-prozesuak garatzea.
      • Materialen degradazioa geldiarazteko/lehengoratzeko kontserbazio-estrategiak diseinatzea.
      • Jatorrizko materialekin bateragarriak diren material/formulazio berriak garatzea, lehengoratze prozesuetan erabiltzeko.