Interes arloak

Kimika analitikoaren arloan egin daitezkeen ikerketek, askotan, beste jakintza-arlo batzuetako ikerketen osagarri izan behar dute.

Guri dagokigunez, diziplinen artekotasuna eta aniztasuna etengabe ematen dira ikerketetan eta baita irakaskuntzan ere. Horrelakoetan beste ikerketa-talde edo enpresa batzuetako proiektuetan edo jardueretan parte hartzen dugu, osorik edo zatika.

2000. urteaz geroztik, diziplina aniztasunaren arloan egin ditugun ekarpenetan, honako hiru arlo hauek nabarmentzen dira:

  • Teknologia kimikoa
  • Ingurumena
  • Ondasun historiko eta kulturalen diagnostikoa eta zaharberritzea

Aipatutako arloetan eginiko lankidetzaz gainera, gogoratu behar dira, halaber, nazioarteko harremanetan eta irakaskuntzan eginiko lankidetzak.

Nazioarteko harremanei dagokienez, doktore aurreko eta ondokoek honako unibertsitate hauetan eginiko egonaldiak aipa ditzakegu: Materialen eta Erreferentziako Neurrien Institutua (JRC-IRMM, Geel) eta Ganteko Unibertsitatearen Zientzia Analitikoen Institutua (Be); Pau-CNRS Unibertsitatea eta Parisko Historia Naturaleko Ikerkuntza Zentroa (Fr); Plymouthko Unibertsitatearen Itsas Zientzien Saila, Newcastleko Unibertsitatearen eta Bradfordeko Kimika Analitikoaren Sailak (UK); Lundeko Unibertsitatearen Kimika Analitikoa Saila (Su); eta, Messinako Unibertsitatearen Kimika Analitikoa, Ez-organikoa eta Molekulen Egitura Saila (It.).

Irakaskuntzako hedapenari dagokionez, UPV/EHUko ikerketa-taldeen lankidetzan Baliabide Naturalei buruzko graduondoko programakoak nabarmentzen dira, izan ere, honako bi master hauetan parte hartzen dugu: Marine Environmental Resources (MER) Southampton (UK) eta Burdeos (Fr.) Unibertsitateekin, eta Kutsadura eta Ingurumen Toxikologia (CTA).