"#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketarako finalista: Irene Cisma Díaz
Postdoctoral
"#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketarako finalista: Irene Cisma Díaz
EHUko finalista dugu "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren fase nazionalerako.
Irene Cisma Díaz doktoregaiaren proposamena izan da hautatua: https://www.instagram.com/p/DYj7UaSjEKH/
Doktorego ikasleen artean dibulgazio jarduera sustatzeko eta haren ikerketa emaitzak gizarteari hurbiltzeko, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sareak (RedDivulga), Ignacio Larramendi Fundazioarekin batera, "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren VI. edizioaren deialdia proposatu du.
#HiloTesis ekimenaren helburua da doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatzea, beren ikerketaren emaitzak gizarteari erakuts diezazkioten eta beren lana zertan datzan, nola egiten duten eta helburua zein den azal dezaten. Komunikatzeko formula da karrusel formatuko ikerketa-lanari buruzko informazioa argitaratzea Instagram sare sozialean.
Doktorego-tesia egiten ari direnentzat eta azken 12 hilabeteetan tesia amaitu eta defendatu dutenentzat dago irekita lehiaketa.