Breadcrumb

Asset Publisher

Ikertzaileen Europako Gauaren Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea irekita

Other helps

Presentation deadline closed: 29/05/2026 - 15/06/2026

Deialdia

Gure unibertsitateak Ikertzaileen Europako Gauaren Azokan hartuko du parte, G9EU4RESEARCH proiektuaren esparruan, irailaren 25ean, 17:00etatik-21:30era, Bilboko Areatzako kaian, txokoak edo estand-ak antolatuz. Proiektu horretan parte hartzen duten G-9ko unibertsitateek aurten sustatuko dituzten jarduerak honako ardatz hauekin lotutakoak izango dira:

•Genero-oreka
•Aniztasuna eta zientzia inklusiboa
•Zientzia Irekia eta Ikerketa eta Berrikuntza arduratsua
•Europako Itun Berdea
•Minbiziaren aurkako Europako Plana
•Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)

Gonbidatzen zaituztegu lerro nagusi horiekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkeztera, edo aurretiaz prestatuta dituzuenak egokitzera, modu naturalean horretarako biderik ematen badute behintzat. Proposamenak aztertzean, kontuan izango da proposatutako jarduerak gai-ardatzarekin daukan lotura. Hala ere, ez da ezinbestekoa jarduerak gai horrekin loturarik izatea, Ikertzaileen Europako Gauaren azken helburua ikertzaileak eta euren lanak gizarteratzea baita.

Contact data

Electronic mail

Telephones