Breadcrumb

Asset Publisher

Zientzia eta Bertsolaritza: Gorka Azkune Tolosan maiatzak 22an

"Jakinduriek mundue erreko dau" bertsozientzia emanaldiak Beasain, Zarautz eta Tolosan

First publication date: 15/05/2019

Image

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen eta Zarautzen hasita, maiatzaren 22an Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Hiru zientzialari (fakultateko irakaslea den Gorka Azkune artean) eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.