null

2020 11 10 - "Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan" Jaurnaldi

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK EMAKUME GAZTEEN BOKAZIO TEKNOLOGIKOA SUSTATZEKO ON LINE JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU

First publication date: 09/11/2020

• ‘Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan’ jardunaldia

Eskolako 10 emakume irakaslek antolatu dute, eta DBHko

irakasleei eta orientatzaileei dago zuzenduta. Modu irekian

jarraitu ahal izango da asteartean, azaroaren 10ean, goizeko

10:00etan

• Ba al dakizu nork garatu zuen lehen programa informatikoa? Eta

haririk gabeko konexioak? Jakina! Emakume batek. Emakumeon

zeregina funtsezkoa da eta izan da, teknologiaren aurrerabidean,

zeinetan gure sentsibilitate eta adimenak arazoei heltzeko eta

hauek konpontzeko modu berriak eskaintzen dituen hainbat

arlotan.

• Jardunaldiak, telekomunikazio-ingeniaritzako emakumeen

lekukotzak eta emakumeek bultzatutako proiektuen adibideak

jasotzen dituen bideo bat aurkeztuko du

• Emakume gazteen artean bokazio teknikoak eta zientifikoak

sustatzea funtsezkoa izango da hurrengo urteetan Euskadi

teknologiaren ikuspegitik puntako lurralde bilakatzeko

• Eskolan ia %100eko laneratzea duten ikasketa horietarako

emakumeek erakusten duten zaletasun txikiagoa urtero

hautematen da matrikulazioetan, telekomunikazioekin

erlazionatutako espezialitateetako ikasleen %30 baino ez baitira

emakumeak

 

JARDUNALDIA JARRAITZEKO ESTEKA:

https://eu.bbcollab.com/guest/c06b7774bda142dba6c87b4a6c90937d

Bilbo, 2020ko azaroaren 9an. Ba al dakizu nork garatu zuen lehen
programa informatikoa? Eta haririk gabeko konexioak? Jakina!
Emakume batek. Zure talentua behar dugu. Hori bezain argia da Bilboko
Ingeniaritza Eskolatik zabaltzen den mezua. Emakume gazteen artean bokazio
teknikoak eta zientifikoak sustatzea funtsezkoa izango da datozen urteetan Euskadi
teknologiaren ikuspegitik punta-puntakoak diren eskualdeetako bat izan dadin.

Digitalizazioaren, 5Garen eta 4.0 Industriaren garapenak oso langile
espezializatuak behar ditu, eta enpresak ari dira dagoeneko talentu horren bila;
espediente bikainak dituzten neska ikasleek, berriz, lan-irteera okerragoak dituzten
beste ikasketa batzuk aukeratzen dituzte. Dinamika hori eta arlo profesional
horietako genero-arrakala apurtzeko, Eskolak 'Emakume gehiago
Telekomunikazio-teknologietan' izeneko online jardunaldia antolatu du
datorren astearterako, hilaren 10erako, DBHko ikasleen irakasleei eta lanorientazioko
arduradunei zuzenduta, batez ere. Komunikazio Ingeniaritza eta
Teknologia Elektronikoa sailek bultzatutako jardunaldia modu irekian jarraitu ahal
izango da 10:00etatik 12:00etara, esteka honen bitartez:

https://eu.bbcollab.com/guest/c06b7774bda142dba6c87b4a6c90937d

Erabateko laneratzea
Emakumeek, Eskolan ia %100eko laneratzea duten ikasketa horiek egiteko
duten zaletasun txikiagoa urtero ikusten da matrikulazioetan, telekomunikazioetako
ikasleen %30 baino ez baitira emakumeak. Ikasturte honetan, adibidez,
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduan 315 ikasletik 96 neska
hasiko dira eta Telekomunikazio Ingeniaritzako masterrean 39 ikasletik 12 neska.

Arazoa ez da gure Eskolan bakarrik ematen, eta hori bideratzeko modu
bakarra orientazioa gazte-gaztetatik hastea da
; izan ere, STEM
(ingelesezko zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika siglak) karrerak
aukeratzea ez da gazteen gustukoenen artean sartzen, nesken zein mutilen artean,
hain zuzen ere; mutilen %16ak eta nesken %4ak baino ez diote arlo horiekin
erlazionatutako titulazioak ikastea planteatzen euren buruari.

‘Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan’ jardunaldian, informazioaren
eta telekomunikazioen teknologien hainbat sektoretan trebatutako emakume
profesionalek hartuko dute parte, eta prestakuntza-aldian eta jarduera
profesionalean izan duten esperientzia azalduko dute zuzenean. Gaur egun eskolan
ikasten ari diren zenbait emakume gaztek ere hartuko dute parte. Horiek guztiek
euren ikuspegi pertsonaletik aztertuko dute sektore horrek zer eskain diezaiekeen
emakume profesional gazteei eta zer dagoen egiatik karrera horiek bakarrik
gizonezkoentzat direla esaten duten uste askotan. Gainera, hainbat material jarriko
da orientatzaileen eta irakasleen eskura, neska ikasleei informazio gehiago eman
diezaieten. Gaiaren garrantzia dela eta, jardunaldiaren ondoren eduki guztiak
helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.ehu.eus/es/web/kis.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L. – Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 657 796 583
villamandos@lvcomunicacion.com