2020/2021 ikasturteko deialdia aurrerapenak

1. Lauhilekora aurreratzeko epea

Eskariaren epea: 2020ko azaroaren 2tik 8ra

Betebeharrak

  • Graduko ikasleak

    Deialdia aurreratzeko eskaria egin ahal izango dute, gehienez, ikasketak amaitzeko 30 kreditu dituzten ikasleek (GRALeko kredituak kontutan hartu gabe). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak besterik ezin izango da aurreratu, salbu eta gradu amaierako lanerako matrikula bada. Berau litzateke beren lehenengo deialdia.

  • Masterreko ikasleak
  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra eta Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra. Deialdia aurreratzeko eskaria egin ahal izango dute, gehienez, ikasketak amaitzeko 12 kreditu dituzten ikasleek (MAL eta Kanpo Praktriketako kredituak kontutan hartu gabe). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak besterik ezin izango da aurreratu. Azterketa datak lehenengo lauhilekoko 2. aldirako ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.

  • Itsasketako Unibertsitate Masterra eta Nautika eta Itsas Garraioko Unibertsitate Masterra.Deialdia aurreratzeko eskaria egin ahal izango dute, gehienez, ikasketak amaitzeko 6 kreditu dituzten ikasleek. (MALeko kredituak kontutan hartu gabe). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak besterik ezin izango da aurreratu. Azterketa datak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.

  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika  Unibertsitate Masterra. Deialdia aurreratzeko eskaria egin ahal izango dute, gehienez, ikasketak amaitzeko 9 kreditu dituzten ikasleek (MALako kredituak kontutan hartu gabe). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak besterik ezin izango da aurreratu, salbu eta master amaierako lanerako matrikula bada.  Azterketa datak lehenengo lauhilekoko 2. aldirako ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.

  • Ingeniaritza Mekanikoko Unibertsitate Masterra. Deialdia aurreratzeko eskaria egin ahal izango dute, gehienez, ikasketak amaitzeko 12 kreditu dituzten ikasleek (MALako kredituak kontutan hartu gabe). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak besterik ezin izango da aurreratu, salbu eta master amaierako lanerako matrikula bada.  Azterketa datak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.

Ez dira gainditzeke diren kreditu guztiak aurreratu behar.

Eskaturiko deialdia egungo ikasturtearen lehenengo deialdia izango da.

Deialdiaren aurrerapena eskatzeko argibideak

  1. Ikasleak eskari bakar bat egin ahal izango du, bertan deialdiz aurreratu nahi dituen irakasgai guztiak jasota.
  2. Ikasleek beren titulazioan sakatu beharko dute eta zeinek bere kredentzialak (LDAP) sartu. Sartzeko arazorik egonez gero, mezu elektroniko bat igorri ahal du informatica.eib@ehu.eus helbidera LDAP erabiltzailea zehaztuz. 
  3. Urtarrilera deialdiaren aurrerapena eskatzen diren irakasgaiak markatu.
  4. Maiatzera aurrerapena ere eskatzen dituzun irakasgaiak, laukian dagozkion kodeak berriro idatzi beharko dituzu, gidoi batekin "-" banaturik. Hemen idatziko ez dituzun irakagaiak hasierako deialdian izango dituzu, hau da, aparteko deialdian (Ekainean).
  5.  Internet Explorer edo Mozila Firefox nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.

Titulazioak