Ebaluazio berezia

Eskaerak egiteko epeak

Konpentsazio bidez gainditzea eskatzeko epeak hauek izango dira:

  • Irailaren 1etik 5era.
  • Martxoaren 1etik 5era. Formularioa
Ikastegiko Konpentsazio Epaimahiak irailaren 15a eta martxoaren 15a  erantzun behar du..
Eskariaren erantzuna posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dute.

Baldintzak

Konpentsazio bidez gainditu ahal izateko, baldintzak:

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  • Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, 3 puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Epaimahai Bereziek ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiei oniritzia emango diete:
  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Gainontzeko kasuetan, ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean,

Zentruko Epaimahai Bereziak eskariak ebatziko ditu.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia

  • III. kapitulua  - 27. artikulua

Gorako errekurtsoa

Epaimahaiaren erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio graduko eta graduondoko ikasketen arloko errektoreordetzari hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita