BIE/EIBko Titulazioen espedienteen lekualdaketa

Eskaria egiteko epea: uztailaren 1etik 7ra

BIE/EIBko gradu batean matrikulatutako ikasleek, BIE/EIBko beste gradu bat ikasi nahi badute, eskaria bete beharko dute-

1.)- Graduen aldaketa ondoko 4 bloke hauen barruan bada. Eskaria

1. multzoa:

  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako gradua
  • Ingurumen Ingeniaritzako gradua

2. multzoa:

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko gradua

3. multzoa:

  • Ingeniaritza Zibileko gradua
  • Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako gradua

4. multzoa:

  • Itsasketako gradua
  • Nautika eta Itsas Garraioko gradua

 

Baldintza: Jatorrizko lehenengo maila guztiz gaindituta izatea.

Jatorrizko ikasketen 60 kredituak gaindituta bada, eskaria Ikastegiko zuzendaritzak onartu beharko du.

2).- BIEko graduen arteko gainontzeko aldaketak. Eskaria

Baldintza: Jatorrizko ikasketen 60 kredituak gaindituta izatea.

 

Eskariak Ikastegiko zuzendaritzak baietza emango dio baldintza betetzen baditu

Gradu aldaketa onartu ondoren, ondoko taularen arabera aitortuko dira jatorrizko graduaren eta helburu graduen arteko kreditu

Aldez aurretiko baldintzak betetzen ez dituzten ikasle horiek berriz eman ahal izango dute izena UPV/EHUren prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta ikasle berritzat hartuko dira; hau da, sarrera proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da kontuan.

Irailaren 1etik aurrera GAUR aplikazioan zure matrikularen egoera begira dezakezu.