Espazio Gela

Deskribapena

Espazio Gelaren helburua espazioko zientzia eta teknologiaren arloko profesionalen irakaskuntza eta prestakuntza da, baita ikerketa zientifiko, aplikatu eta teknologikoaren sustapena ere, espazioarekin lotutako gai guztietan. Gelak garatzen dituen jardueren artean, nabarmentzekoak dira:

  • Espazioko Zientzia eta Teknologia unibertsitate-master ofiziala.
  • Zientzia, Teknologia eta Behaketa Espaziala doktoregoa.
  • Zientzia eta teknologia espazialaren arloko prestakuntza-proiektuak garatzea.
  • Unibertsitatearen eta espazioan interesa duen sektore industrialaren arteko harremanak sustatzea.
  • Arlo espazialeko ikastaro, jardunaldi, mintegi eta hitzaldiak antolatzea.

Gela honen instalazioen artean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan bertan kokatutako Astronomia Behatokia nabarmendu behar dugu. Bertan zenbait teleskopio daude, euron artean Euskadiko handiena dena, 50 cm-ko diametroarekin. Gainera, Behatokiak teleskopio osagarriak dauzka, Eguzkiari behatzeko, baita teleskopio mugikorrak ere, behaketa bereziak egin behar direnerako.

Gelako jarduerak

Gelako jarduera guztien zehaztasunak helbide honetan lor daitezke https://www.ehu.eus/aula-espazio/