UPV/EHUko beste Zentruetatik edo beste Unibertsitateetik espedientearen lekualdatzea

a.- UPV/EHUko beste Zentruetatik edo beste Unibertsitateetik datozen ikasleak

Eskaera egiteko epea: uztailaren 1etik 7ra bitartean Formularioa

Aurreko baldintzak: Jatorrizko unibertsitatean 60 kredituak edo lehenengo maila guztiz gaindituta izatea.

Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egin bada ikasketa berberekin jarraitzeko

  • GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA

    • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
    • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
    • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

    • Ingeniaritza Zibileko Gradua
    • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
    • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
    • Ingeniaritza Mekanikoko Gradu
  • -Erabilitako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, edozelan ere, horrelakoetan, ikasleak bermatuta izango ditu bi deialdi.

b.- Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleak

Espedientea lekuz aldatzea eskatu ahal izateko baldintza: gutxienez lehen mailako 30 kreditu baliozkotzea/aitortzea.

  • Atzerriko unibertsitate ikasketak partzialki aitortzeko espedienteen azterketa egiteko eskaria

 Prezio publikoen tarifa: 153,38 €

Aurretik aztertzeko eskaera egiteko epea: 2019ko azaroaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra bitartean.

Aurreko ikasketen azterketa egiteko eskaria

  • Lekuz aldatzeko eskaera egiteko epea: 2020ko uztailaren 1etik 7ra bitartean.

 

Azaroaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean
Eskariak ikastegiko zuzendaritzak ebatziko ditu.

Matrikula egitean jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira, Ikastegiko idazkaritzan aldera daitezen.

  • N.A.N-aren fotokopia, edo pasaportearena (ikasle atzerritarren kasuan).
  • Egindako ikasketen Ikasketa Plana.
  • Jatorrizko ikastegiak emandako noten ziurtagiria (UPV/EHUkoa ez bada)
  • Gainditutako irakasgaien programa, jatorrizko ikastegiak edo unibertsitateak zigilatuta

 

Aldez aurreko baldintzak (Jatorrizko unibertsitatean 60 kredituak edo lehenengo maila guztiz gaindituta izatea) betetzen ez dituzten ikasle horiek berriz izena eman ahal izango dute UPV/EHUren prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta ikasle berritzat hartuko dira; hau da, sarrera proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da kontuan.