Escuela de Ingeniería de Bilbao

Escuela de Ingenieria

 

 

Destacados

A partir del día 25 de mayo y sólo para los procedimientos que no tengan establecido una atención online y requieran de su atención presencial en la Secretaría, se establecerá un sistema de cita previa que se tramitará través del correo electrónico mariasara.alonso@ehu.eus, así mismo se restablece la atención telefónica (Bilbao :94 601 4024 / Portugalete: 94 601 4880) de 9:00 a 13:00 horas.

 

Last update: COVID-19 at the UPV/EHU

 

News

null

2020 06 10 - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO BI TITULUDUNEK ETA IKASLE BATEK EDUKIERA KONTROLATZEKO APLIKAZIO BAT SORTU DUTE

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO HIRU GAZTEK TABERNETAKO, JATETXEETAKO ETA KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOETAKO EDUKIERA DENBORA ERREALEAN EZAGUTZEKO APP BAT SORTU DUTE

First publication date: 10/06/2020

- Lokala app-ean erregistratzea doakoa eta oso erraza da. Ordutegia eta edukiera

zehaztea nahikoa da erabiltzaileek erreserbak egin ahal izateko

• YetPlan, elkarte profesionalen edo baita administrazio publikoen eskura dago, izan

ere, hondartzetara, igerilekuetara, gimnasioetara, museoetara eta aire zabaleko

ekitaldietara… joaten den bisitari kopurua ere kontrolatzen du

• Getxoko Udala laster hasiko da app-a erabiltzen udalak kudeatzen dituen kirol

instalazioetara doan jendea kudeatzeko

Bilbo, 2020ko ekainaren 10ean. Industria Ingeniaritzako hirugarren mailako ikasle
batek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako tituludun bik merkataritzako edo aisialdiko lokalen
edukiera kontrolatzeko eta, horrela, osasun krisiak ezarritako segurtasun neurriak betetzea
errazteko aplikazioa sortu dute. Menu erraz baten bitartez eta klik gutxi batzuetan, YetPlan
app-ak (yetplan.com), adibidez, taberna baten okupazio-maila ezagutzeko eta terrazan mahai batez gozatzeko erreserba egiteko aukera ematen die erabiltzaileei, eta, aldi berean,
negozioaren kudeatzaileari espazioa kudeatzeko doako tresna ematen dio.

“Konfinamendu honetan, Eskolan genuen prestakuntzak laguntzeko zeozer egiteko aukera
ematen zigula ikusi dugu. Gure ustez, konfinamenduaren ondoren ezarriko diren edukiera
mugak kudeatzea oso zaila izango da lokalentzat, baina, gainera, erabiltzaileentzat ere
eragozpena izango dira. Beste herri bateko establezimendu batera joateko planak egiten
badituzu, hobe izango da arreta emango dizuten ala ez aldez aurretik jakitea, iristean, buelta eman behar ez izateko”, azaldu du Laura Dávila aplikazioaren ikasle sortzaileak, Eskolako ingeniari tituludun diren Lucas de Lecearekin eta Javier Viañarekin batera.

Hiru ekintzaile horiek Kroaziako beste ingeniari gazte batzuekin harremanetan jarri ziren, haiek antzeko soluzioak garatuak zituztelako, horrela, ideiaren garapena bizkortzeko eta ideia hori lehenbailehen ostalarien, merkatarien, elkarte profesionalen edo administrazio publikoen esku jartzeko; izan ere, aplikazioa hondartzetara, igerilekuetara, museoetara edo aire zabaleko ekitaldietara doazen bisitarien kopurua kontrolatzeko ere erabil daiteke”. Getxoko Udalak YetPlanari buruzko interesa erakutsi du, Udalak kudeatutako espazio publikoetan erabiltzeko, eta beste udalerri batzuekin ere harremanetan gaude, zelan funtzionatzen duen jakin dezaten”, adierazi du Dávilak.

Erabilera erraza eta doakoa

Aplikazioa doakoa da, eta oso funtzionamendu erraza du. Alde batetik, lokala erregistratu nahi duten establezimenduek jendearentzako ordutegia, zenbat mahai dituzten eta bakoitzean zenbat bezero eseri daitezkeen adierazi beharko dute, edukiera kontrolatzeko araudiaren arabera. Bestetik, jendeak erreserba egin ahal izango du, interesatzen zaion lekua (barrualdea, jangela edo terraza), zer ordutan joan gura duen eta zenbat pertsona joango diren zehaztuta. 

Modu automatikoan, sistemak datuak erregistratuko ditu, eta establezimendura iristerakoan
erakutsi beharreko egiaztagiria erakutsiko du. Erreserba ezeztatzeko aukera ere ematen du, ideiaz aldatzen bada edo ezustekoren bat sortzen bada. “Gure asmoa arintze prozesuari ahalik eta segurtasun handienarekin aurre egin ahal izatea da, eta horretarako denok arduratsuak izan behar dugu eta gure jokabidea zaindu behar dugu. Atera eta jendearekin bildu behar gara, baina guk behar bezala jokatzen ez badugu ostalaria edo merkataria zigortua izan daitekeela ahaztu barik”, azpimarratu du Davilak.

YetPlanek gailu bilatzailea ere badu. Gailu bilatzaile horrek, erregistratutako zein lokaletara
joan gura den berehala lokalizatzeaz gain, jardueren eta udalerrien arabera bilatzeko aukera
ematen du, eta, horrela, plan ugari antolatzea ahalbidetzen du, betiere, lokal, espazio edo
instalazioaren okupazioaren eta edukieraren arabera benetako aukera dagoen ala ez aldez
aurretik jakinda, eta erreserba itxiz.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA
Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com