Escuela de Ingeniería de Bilbao

Escuela de Ingenieria

 

 

Destacados

A partir del día 25 de mayo y sólo para los procedimientos que no tengan establecido una atención online y requieran de su atención presencial en la Secretaría, se establecerá un sistema de cita previa que se tramitará través del correo electrónico mariasara.alonso@ehu.eus, así mismo se restablece la atención telefónica (Bilbao :94 601 4024 / Portugalete: 94 601 4880) de 9:00 a 13:00 horas.

 

Last update: COVID-19 at the UPV/EHU

 

News

null

2020 07 09 - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA ERAIKINAK BIRUSAREN KONTRA BABESTEAREN LEHEN LERROAN JARRI DA

First publication date: 14/07/2020

• Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Nuklearreko eta Fluidoen Mekanikako Sailak (EHU/UPV) eta Barne Inguruneetako Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundeak (WOSHIE, ingelesezko siglak direla eta) lankidetza hitzarmena sinatu dute

• Erakundeek, WOSHIE ziurtagiriaren bitartez, eraikinen eta barne-espazioen babesa hobetzen lagunduko dute, edozein birus-mota hedatzearen eta kutsatzearen aurka

• Lankidetza hitzarmeneko lehen jarduketa gisa, erakundeek igogailuak babesteko patente bat garatuko dute elkarrekin, horien barruan birusak kutsa ez daitezen

Bilbo, 2020ko uztailaren 9an. Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Barne Inguruneetako Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren egoitzan, edozein birus mota hedatzearen eta kutsatzearen aurka eraikinen babesa hobetzen elkarrekin lan egiteko, eraikin hori bisitatzen duten, bertan lan egiten duten edo barruan dauden pertsonen osasuna eta babesa sustatzeko.

Sinadura ekitaldian hauek egon dira: Raquel Idoeta Hernandorena, Eskolako Ingeniaritza Nuklearreko eta Fluidoen Mekanikako Saileko zuzendaria, Rafael Díez Vega, WOSHIE Españaren ordezkari gisa, Víctor de la Peña Aranguren, Eskolako Makina eta Motore Termikoen Saileko irakasle titularra, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoaren (COIIB) ordezkari gisa, eta Alfonso Hernández Frías, Euskoiker Fundazioaren gerente gisa.

Horrela, EHU/UPV, WOSHIEko batzorde zientifikoko kide bihurtu da, eta ikerketarako eta dibulgaziorako duen gaitasunarekin, Eraikinak Birusen Kutsaduraren aurka Babesteko WOSHIE Ziurtagiriaren eskakizunak eguneratzen eta hobetzen lagundu dezake, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan WOSHIE Ziurtagiria ezagutarazten ere.

Igogailuak babesteko patentea

Lankidetza hitzarmeneko lehen jarduketa gisa, WOSHIEk eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak elkarrekin igogailuak babesteko patentea garatuko dute, barruan birusak kutsa ez daitezen. Pandemiatan, igogailuek botila-lepoa osatzen dute eraikinetako pertsonen zirkulazioan, eraikin publikoetan eta bulegoetako eraikinetan, batez ere, altueran dauden eraikinetan bereziki; izan ere, kasu askotan, baimendutako erabiltzaile-kopurua pertsona batera mugatzen da, segurtasun-distantzia gorde ahal izateko eta, horrela, kutsatzeak saihesteko.

Hori dela eta, patentea garatuko dute elkarrekin, kutsaduraren aurkako babes egokiarekin igogailu batean joan ahal izango den pertsona kopurua maximizatzeko.

EHU/UPVk Euskal Autonomia Erkidego osoa lehen lerroan jarriko du eraikinen barruan birusak kutsatzeari aurre egiteko; izan ere, beste bi euskal erakundek ere bat egin dute ekimenarekin, WOSHIErekin lankidetza hitzarmena sinatu baitzuten joan den astelehenean, ekainaren 29an: Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkarteak.

Bestalde, Rafael Diezek azaldu duenez, ‘Gaur egun Dublinen egoitza duen WOSHIE Ziurtagiria eraikinen barruan birusak kutsatzeko bide guztiak jorratzen dituen nazioarteko lehen ziurtagiria da, benetako babes neurrietan oinarrituta, protokoloak, erregistroak eta dokumentuak idaztean baino gehiago, horiek ere garrantzitsuak diren arren’.

Euskadin, Galdakaoko Udala WOSHIE Ziurtagiria lortzeko bidean dago jadanik, eta ziur asko ziurtagiri hori lortuko duen munduko lehen Udala izango da.

 

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA

Mugikorra: 657796583 villamandos@lvcomunicacion.com