Escuela de Ingeniería de Bilbao

Escuela de Ingenieria

 

 

Destacados

Responsables COVID Escuela de Ingeniería de Bilbao:

Edificio 1: Jokin Gorozika Bidaurratzaga, 94.601.40.15,  jokin.gorozika@ehu.eus

Edificio 2: Mikel Alberdi Goitia, 94.601.44.40, mikel.alberdi@ehu.eus

Edificio Portugalete: Inés Pellón González, 94.601.44.42, ines.pellon@ehu.eus

News

null

2020 11 24 - Foro Energía y Sociedad

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK ETA ENERGIA ETA GIZARTEA FOROAK ERAIKIGARRITASUN SEKTOREAREN DESKARBONIZAZIOA AZTERTUKO DUTE ONLINE JARDUNALDI BATEAN

First publication date: 18/11/2020

Datorren asteartean, hilaren 24an, webinar formatuan, 12:00etatik 13:30era, arreta berezia jarriko da bero-ponpa elektrikoaren erabileran, klimari buruzko helburuak betetzeko funtsezko elementu gisa.

Gainera, ‘Bero-ponpen azterketa energetikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa, Europako beroaren eta hotzaren sektorea elektrifikatzeko alternatiba gisa’ txostenaren ondorioak aurkeztuko dira

Adituen mahai-inguru batek Euskadiko eraikuntzako bero eta hotz sistemetan bero-ponpak zelan erabiltzen diren erakusten duten hainbat adibide aurkeztuko ditu

IZEN             EMATEA:              DOAKOA.            Helbide            elektroniko            honetan: comunicacion@energiaysociedad.es

Bilbo, 2020ko azaroaren 18an. Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Energia eta
Gizartea foroak ‘bero-ponpen azterketa energetikoa, ekonomikoa eta
ingurumenekoa, Europako beroaren eta hotzaren sektorea elektrifikatzeko
alternatiba gisa’ izeneko txostenaren ondorioak aurkeztuko dituzte datorren
asteartean, hilaren 24an, 12:00etatik aurrera. Azterlan horrek, makina termiko
horiek eraikuntza-sektorearen deskarbonizazioan egiten duten ekarpena
aztertzen du. Aurkezpena era telematikoan egingo da, webinar formatuan, eta
interesatuek doan eman ahal izango dute izena, hilaren 23ra arte,
comunicacion@energiaysociedad.es helbidean.

Urtero bezala, Eskolak eta Energia eta Gizartea foroak jardunaldi bat eskaintzen
diote energia-trantsizioaren aurrerapenari. Prozesu hori ezinbestekoa da
Europar Batasunak 2030erako dituen ingurumen arloko helburuak betetzeko,
eta, aldi berean, 2050ean klima-neutraltasuna lortzeko ibilbidea zehazten dute.
Sare elektrikoak teknologia berrietara eta elektrizitatea sortzeko prozesuetara
zelan ari diren egokitzen aztertzen du ekitaldiak, eta teknologia horien artean
bero-ponpak oso leku garrantzitsua betetzen du.

Termodinamika aplikatuz, makina horiek energia bero gisa garraiatu dezakete,
giro hotz batetik (airea, ura edo lurzorua) beste giro bero batera, gure etxeetara,
adibidez. Batez beste, erabiltzen duen energia guztiaren %70 kanpoko airetik
dator, eta gainerakoa elektrizitatetik. Bere ezaugarrietako bat eraginkortasun
handia da, gas-kondentsazio galdarekin alderatuz klima hotzetan %200 eta
%300 arte eta epeletan %400eraino aurreztuz.

Enrique Amezua Eskolako zuzendariaren, Iñigo Ansola Energiaren Euskal
Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren eta Helena Lapeyra PwCren energiasektorerako
irtenbide teknologikoen arloko arduradunaren eskutik etorriko den
jardunaldiaren inaugurazioaren ondoren, jardunaldia webinar bitartez
jarraitzen dutenek bero-ponpak eraikuntza-sektorean sartzearen abantailei
buruzko txostenaren aurkezpena ikusi ahal izango dute. Abantaila nagusia
eraikinen klimatizazioa jasangarriagoa eta iraunkorragoa bilakatzea da.
Aurkezpena Olaia Eguiarte EHUko Energia Ingeniaritza Saileko doktoratu
aurreko ikertzaileak eta Tecnalia Research and Innovationek egingo dute.

Ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta bertan, jarraitzaileek, Euskadin beroponpak
bero- eta hotz-sistemetan zelan erabiltzen diren ikusi ahal izango dute.
Pablo de Agustín-Camacho Tecnalia Research and Innovationeko ikertzailea,
Ignacio de la Puerta Rueda Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza,
Hirigintza eta Hiri berroneratze zuzendaria eta David Díaz Daikin AC Spain-eko
Heating Product Managerra, izango dira hizlariak. Jardunaldiaren ondorioak
Helena Lapeyrak aurkeztuko ditu 13:30ean.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA
Mugikorra: 657796583
villamandos@lvcomunicacion.com