News

2019 12 19 - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO IKASLEEK HEZKUNTZAKO HAMAR APP SORTU DITUZTE IRAKASLE FAKULTATERAKO

First publication date: 19/12/2019

Garatutako aplikazioen artean, haur-hezkuntzako ikasleen familiek euskara

ikasteko aplikazioak, txikienentzako ohitura osasungarriak sustatzen

dutenak edo beste herrialde batzuetako ikasleei euskal gizartearen

berezitasunak aurkezten dizkietenak daude, besteak beste

 Aplikazioak eskuragarri daude jadanik Google Playn; beraz, ekimena

herritar guztien esku egongo da berehala

 Gaur, ostegunean, ezagutu ahal izango dira aplikazioak Hezkuntzako

APPen Azokaren laugarren edizioan, Leioako campuseko Fakultatean

bertan.

Bilbo, 2019ko abenduaren 19a. Gaur osteguna, abenduak 19, EHUk Hezkuntzako APPen IV. Azoka egingo du Leioako campusean. Proiektu horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Hezkuntza Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleek hartu dute parte, mugikorretarako hezkuntza-aplikazioen sorkuntzan berrikuntzak ekartzeko. Edizio honetan sortutako hamar app-ak Google Playn daude eskuragarri, eta, beraz, bi zentroek elkarrekin egindako lanak ikasleei esperientzia berriak ekartzeaz gain, osagai soziala ere badu.

Erakusketa goizeko 10:30etik egongo da zabalik Hezkuntza Fakultatean. Komunikazioaren teknologia berriek irakaskuntzan duten erabilgarritasunaz gain ikasleen adimena ere agerian utziko du. Proiektu bakoitzean prestakuntza eta esperientzia desberdina duten gazteek parte-hartzeak proiektua bera aberastu egiten du. Ekimenaren helburua hezkuntza-baliabideen garapenean berrikuntzak sartzea da. Hori dela eta, EHUk Teknologia Telematiko Aurreratuetako, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko bigarren mailako, Hizkuntza eta Berrikuntzako bigarren mailako eta Lehen Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikasleek osatutako taldeak sortzea bultzatu du. Lantalde horietan, Magisteritzako ikasleek hezkuntzako hainbat testuinguru aztertu dituzte, hizkuntzen ikaskuntzarekin lotutakoak, batez ere; Ingeniaritzako ikasleek, berriz, aplikazio bakoitza ikuspegi teknikotik eraiki dute.

52 ikasleren lankidetza berrikuntzan

Aurten, Ingeniaritzako 11 ikaslek eta Hezkuntzako 41ek hartu dute parte, eta haien lankidetzatik hainbat aplikazio sortu dira: haurrak ekologiari eta osasungarriak diren
ohiturei buruz kontzientziatzeatzeko; euskal gizartearen eta kulturaren berezitasun nagusiak ezagutarazteko; eskolako ikasgaien errepasoa jolas bihurtzeko; haurren
familia inguruneak euskararen ikaskuntzan lehen pausoak ematen laguntzeko; etab.

Berrikuntza gisa, aurten egindako aplikazioetako bat ingeniaritza industrialeko ikasleentzat dago pentsatuta, fluidoen mekanikarekin erlazionatutako ikasgaiak ikasten
ari direnentzat, hain zuzen ere. Sortutako aplikazioari esker, arlo horretako ohiko kalkuluak arindu ahal izango dira.

Proiektuak erakusketaren standetan aurkeztuko dira, ikasleek eurek egindako posterren eta tutoretzen bidez. Gainera, horietako bakoitzaren bideo-tutorialak ekitaldiaren webgunean (https://feriadelapp.wixsite.com/edicion4‐eus) ikus daitezke dagoeneko, eta Google Play aplikaziora jo daiteke aplikazioak gailu
mugikorretan instalatzeko.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com