News

2019 11 20 - IDOM-EK BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO TALENTUA SARITU DU

First publication date: 22/11/2019

33 ikaslek jaso dituzte gaur arratsaldean ‘Espediente Onenentzako Idom Sariak”. Azpimarragarriak dira batez besteko 10eko nota lortu duten bi ikasle, Jaime Joseba Hidalgo eta Unai Manrique

Azken ikasturteko espediente onenen ia herena (33tik 10) emakumeek lortu dute

Bilbon, 2019ko azaroaren 20an. Urtero bezala, Bilboko Ingeniaritza Eskolak egun berezia gordetzen du bere ikasle onenei aintzatespena erakusteko; ikastetxean ematen diren titulazioetako maila bakoitzean notarik onenak lortzen dituzten ikasleak dira. Eta horretarako, nazioartean bere sektorean liderra den eta ikasketa espediente onenei izena ematen dien Idom ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza enpresaren laguntza du. Ekitaldia gaur arratsaldean egin da Eskolan, eta bertan egon dira, besteak batzuen artean, Luis Rodriguez Llopis Idomeko presidentea, Enrique Amezua Eskolako zuzendaria eta Asun Illarramendi zuzendariordea, aintzatespena jaso duten ikasleak, haien senideak eta ikasle horiek Batxilergoa egin zuten ikastetxeetako ordezkariak.

'Espediente Onenentzako Idom Sariak' 33 ikaslek jaso dituzte, eta horietatik ia heren bat (10) emakumeak izan dira. Aurreko ikasturteko bi kalifikazio onenak, gainditu ezin daitekeen 10eko batez besteko nota lortu duten bi ikaslerentzat izan dira: Jaime Joseba Hidalgo bilbotarra, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko bigarren mailakoa; eta Unai Manrique, Barakaldokoa, beste master bateko, Industria Ingeniaritzako, bigarren mailakoa.

Bi kalifikazio goren horiekin batera, beste bederatzi espedientek bikain kalifikazioa lortu dute, batez besteko nota 9tik gorakoa izan baitute. Eta guztietatik ia erdiak (33tik 16) 8tik gorakoak izan dira. Gainontzeko seiek 7tik gorako notak lortu dituzte, beti ere oso ondo mailaren barruan.

Jatorri geografikoari dagokionez, Bilboko Ingeniaritza Eskolako azken ikasturtean kalifikazio onenak lortu zituzten gehienak Bizkaitik datoz, 27 guztira, horietatik zortzi hiriburuan bizi dira, eta gainerakoak lurralde historikoko hainbat udalerritan. Gainerako espediente onenak Gipuzkoatik (2), Arabatik (3) eta Salamancako Bejar herritik etorritako ikasle baten artean banatzen dira.

Everis Fundazioak duela denbora gutxi egin duen azterlanak erakusten duenez, ingeniariak dira enpresek gehien eskatzen dituzten graduatuetako batzuk. Konpainiek zorrotz aztertzen dituzte profesionalaren gaitasunak, eta azterlanean ikusten denez, ondo baino hobeto dakite zeintzuk diren etorkizuneko langileak ondoen prestatzen dituzten unibertsitateak. Horrela, Industria Ingeniaritzako campusei dagokienez, eskari gehien duena, eta enplegatzaileen beharretara ondoen egokitzen dena Euskal Herriko Unibertsitatea da, 10etik 7,9ko nota lortuz; bere ondoren Kataluniako Politeknikoa (7,7) eta Madrilgo Politeknikoa (7,6) daude. Azpimarratzekoa da, baita ere, Shanghaiko azkenengo ranking-ak erakusten duenez, UPV/EHU mundu osoko 200 unibertsitate hoberenen artean dagoela, ingeniaritzaren alorrean.BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO ESPEDIENTE ONENAK IDOM SARIAK

Berezitasuna eta Ikasturtea

Kalifikazioa Izena
Ingeniaritza Zibileko Gradua (4) 8,87 Alberto Etxarri
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (1) 7,82 Xabier Manzano
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,58 Maria Ruíz
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua (3) 8,42 Guillermo Díez Artime
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (1) 7,25 Ainha Yexu
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (2) 8,11 Martín Moreno
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (3) 8,19 Enara Ajangiz
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (4) 9,71 Ane García
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 8,89 Garazi Aranburu
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2) 7,25 Iñigo Santaolalla
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 9,18 Haizea Lasa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4) 8,84 Andoni Díaz de Cerio
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (1)  7,53 Asier Martínez
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (3)  8,31 Julen Momoitio
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1) 8,70 Álvaro Sainz de la Maza
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2) 9,29 Blanca Atxa
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3) 9,21 Sergio González de Langarica
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4) 9,22 Andoni Rodríguez
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniartzako Gradua (1) 9,02 Enma Manna
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniartzako Gradua (2) 9,43 Iker Valdevira
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniartzako Gradua (3) 8,64 Urtzi Puente
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniartzako Gradua (4) 9,17 David Pérez
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (1) 8,63 Joseba Souto
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (3) 8,64 Aitor Gutiérrez
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (4) 9,43 Ander Hormaetxe
Itsasketako Gradua (2) 8,02 Kepa Villarreal
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua (1) 8,38 Mónica Barturen
Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1) 8,24 José Luis González
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1) 8,93 Aitor Muñoyerro
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2) 10 Unai Manrique
Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2) 10 Jaime Joseba Hidalgo

 

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA // ESCUELA DE INGENIERÍA DE BILBAO
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com