Irakasgaiz/taldez/txandaz aldatzeko eskaera

 

Unibertsitateko gestio akademikoko arauek ezarritakoarekin bat, ikasleei matrikularako hitzordua jartzen zaie eta hitzordu hori zehazteko ikasleak ordenatu egiten dira data jakin batean. Ikasle berriak batez besteko sarrera notaren arabera ordenatzen dira eta gainerako ikasleak, espedientean data/ordu horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta, eta, betiere, ikasleek ordena horren araberako lehentasuna dute matrikula egiteko.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Batzarrak erabaki du ikasleak taldeetan banatzeko irizpidea ikaslearen nahiari jarraitzea izango dela. Hau da, ikasleak matrikula egitean aukeratu ahal izango du taldea/maila, une horretan dituen aukeren artean. Hala ere, gerta daiteke talde/maila batzuk itxita egotea baina plaza hutsak egotea irakasgai solteetan, eta, hain zuzen ere, horiek izango dira talde aldaketak ebazteko prozeduran erabiliko direnak.

Eskola ordutegiak txandetan banatuta daude (goizeko taldeak edo arratsaldekoak), maila batean baino gehiagotan matrikulatu behar duten ikasleek aukera izan dezaten euren ordutegiekin bateragarriak diren txanda desberdinetako taldeetan/mailetan izena emateko.

Taldez aldatzeko eskaerak egiteko baldintzak

Taldez/txandaz aldatzeko eskariak honakoetan baino ez dira onartuko:

a).- Taldez aldatu nahi den irakasgaian ikaslea 5. eta 6. deialdian dagoenean.

b).- Ikaslea txanda berean matrikulatu behar izan denean bi maila desberdinetan.

-Taldez/txandaz aldatzeko eskaerak irakasgai solteetan baino ezin izango dira egin, hain zuzen ere, plaza hutsak dauden irakasgaietan.

-Txanda aldaketa maila baterako eskatzen denean, adierazi egin behar da aldaketa hori ezinezkoa bada onartzen den edo ez beste mailako irakasgaiak aldatzea txandez, ordutegi bera daukatenak. Horrela, plaza hutsak dauden talde eta irakasgaietan aldatuko da txanda.

d) Hizkuntza aldatzea eskatzen denean (euskara/gaztelania)

Hizkuntzaz aldatzeko eskaerak, hizkuntza horiek euskara eta gaztelania direnean, plaza hutsak dituen taldean/txandan egingo dira.

Eskaeren ebazpenaren irizpide

- Taldez aldatzeko eskaeretan lehentasuna emango zaie 5. eta 6. deialdietako ikasleei. Hortaz, ikasleak eskaera egin nahi badu deialdi horietako irakasgaietarako, eskaeran adierazi beharko du irakasgaiok zeintzuk diren.

- Behin eskaera horiek ebatzitakoan, gainerakoak matrikularako hitzordurako ezarritako ordenaren arabera ebatziko dira.

Praktiketako azpitaldea aldatzea

Praktiketako azpitaldea aldatzeko eskaria irakasgaiko irakasleari egin behar zaio, eta berak erabakiko du eskaria onartzen duen edo ez.

Aldaketak egiteko eskariak behin ebatzita ikasleak ordutegi bateraezinik badauka irakasgairen batean, irakasgai horretako matrikula baliogabetu egin ahal izango du. Horretarako eskaria ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko du irailean.

 

Eskaeren epeak

  • Graduetan
    • Lehenengo epea: 2019ko uztailaren 15etik 25era, formulario honen bidez.

Abuztuaren 15etik aurrera, posta elektronikoaren bidez eskariaren erantzuna jasoko da eta GAUR aplikazioan Matrikularen egoera ikusi ahal izango da. 

Irailaren 2tik aurrera, posta elektronikoaren bidez eskariaren erantzuna bidaliko da eta GAUR aplikazioan matrikularen egoera ikusi ahal izango da. 

Lehenengo epea aurkezturiko eskariak lehentasuna izango dute. Lehenengo epean aurkezturiko eskarien erabakia hartu ondoren eta plaza libre egonez gero, bigarren epean aurkeztutako eskarien erabakia izango dira.

Matrikula epe hauetatik kanpo egiten bada, taldearen aldaketa eskatu beharko da matrikula egitearekin batera Ikastegiko Idazkaritzan.

  • Masterretan – Hiru eguneko epea dago, matrikula egiten denetik. Eskaera Ikastegiiko idazkaritzan aurkeztu beharko da.