Arautegia, Itsasketa Espezialitateko Ikastaroen Ziurtagiriak Lortzeko

La Dirección General de la Marina Mercante ha homologado a la E.T.S. de Náutica y Máquinas Navales para la impartición de diversos cursos de especialidad marítima.

A los alumnos que superen con aprovechamiento los mismos se les expedirá el oportuno certificado oficial.

Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Nautika Itsasontzi-Makineria GET homologatu du itsaketaren arloko espezializazio ikastaroak emateko.

Ikastaroa onuraz gainditu duten ikasleei ziurtagiri ofiziala emango zaie.

Ziurtagiri horiek lotura dute Nautika eta Itsas Garraioko Graduan eta Itsasketako Graduan ematen diren irakasgaiekin.

  • Ikasleei emango zaizkien espezialitate ziurtagiriak. Itsasketako Gradua
  • Ikasleei emango zaizkien espezialitate ziurtagiriak. Naurika eta Itsas Garraioko Gradua

ONDOKOA DA ZIURTAGIRIA ESKURATZEKO PROZEDURA:

- Ikasleak ziurtagiria lortzeko eskaria egingo du ikasturtearen edozein unetan, betiere, irakasgaiak gaindituta baditu. Eredu bat onartu da eskariak egiteko:

Itsasketa espezialitateko ikastaroen ziurtagiriak eskatzeko orria

- Eskaria behin hartuta, egiaztatuko da, aktak aztertuta, ikasleak gaindituta dituela ikastaroko irakasgai guztiak, eta, gehienez ere hamabost eguneko epean, ikastegiak ziurtagiri bat emango dio ikasleai, ziurtagiri bat ikastaro bakoitzerako. Ikastegiak Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiari eskaria egin duten ikasleen zerrenda igorriko dio, eta zuzendaritza nagusi horrek, Itsas Kapitaniaren bidez, ziurtagiri ofizialak egingo ditu ikastegiak emandakoak hartu ondoren.

ADI EGON: Ebaluazio bereziaz gainditutako irakasgaiek baliogabetu egiten dute eskolaren ziurtagiria lortzea, eta hori edukitzea ezinbestekoa da Itsasketa espezialitatearen ziurtagiria eskatzeko. Hortaz, ikasleek kasu bakoitza aztertu beharko dute jakiteko komeni zaien ebaluazio berezira aurkeztea.