JEPE 2020 - Lan jardunaldia eta enpresen aurkezpena

 

Ekimen honetan, enpresek azaltzen dizkiete ikasleei enpresan egiten dituzten jarduerak, lan egiteko dituzten aukerak eta beren enpresa-politikarekin bat datozen hautagaien profila.

Gainera, hainbat sektoretako enpresek parte hartzen dute, eta, horri esker, interes handiko ezagutza eskuratzen dute ikasleek hurbileko industriari buruz. Hain zuzen ere, haren bilakaera eta gaur egungo jarduera zein den jakingo dute, baita sektore bakoitzeko joerak eta etorkizunerako aukerak zein diren ere.

Jardunaldien bidez, enpresen ordezkariekin harremanetan jartzeko aukera dute ikasleek, eta curriculumak eman diezaiekete. Beraz, lana bilatzeko lehen harremana ezartzen dute.

 

Aurtengo Lan jardunaldia eta enpresen aurkezpena (JEPE 2020) San Mamesen egingo da otsailaren 6an, goizeko 9:30etatik 14:00etara.

San Mameseko sarrera –gure Eskolako ikasle eta tituludunei zuzendurik-, 24. atetik izango da.

Leku honetan sartzeko Unibertsitateko karneta aurkeztu beharko duzu aldez aurretik, izena eman hemen.

Animatu eta etorri !!!

 

JEPE_2020