Kredituak aitortu (Baliozkotzeak). GRADUAK

Beste unibertsitateko titulazio batean ikasitako irakasgaiak

Eskaera egiteko epea: 2020ko irailaren 7tik 18ra

Prozedura. Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Dagokion formularioa beteko da.

Behar izanez gero, eskaneatutako dokumentazio hau erantsiko da (jatorrizko dokumentazioa eskatuko da idazkaritzatik , beranduago):

  • Dokumentazioa:
  1. Bilboko Ingeniaritza Eskolatik datozen ikasleek:
    • Formularioa bakarrik bete behar dute, dokumentazioa erantsi gabe.
  2. UPV/EHUren beste ikastegi batetik datozenek:
    • Egindako irakasgaien programak, jatorrizko ikastegiak zigilatuta.
  3. Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek:
    • Ikaslearen ziurtagiri akademikoa
    • Ikasketa plana
    • Egindako irakasgaien programak, jatorrizko ikastegiak zigilatuta.

(Atzerrian egindako ikasketarako dokumentuek ofizialak izan behar dute, legeztatuta egon behar dute eta, hala badagokio, gaztelaniara itzulita)

  • Eskaera:

  1. BIE/EIBko beste titulazio batean ikasitako irakasgaiak, Formularioa

  2. UPV/EHUko beste zentru batean egindako irakasgaiak. Formularioa

  3. Beste unibertsitate batean egindako irakasgaiak. Formularioa

 

Amaitutako Goi Mailako Heziketa Zikloak (LH)

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko irailaren 7tik 18ra

Prozedura. Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Dagokion formularioa beteko da. Behar izanez gero, eskaneatutako dokumentazio hau erantsiko da (jatorrizko dokumentazioa eskatuko da idazkaritzatik , beranduago):

  • Espediente akademikoa.

Goi-mailako heziketa-zikloetako ikasketak (LH) dituzten ikasleak.

  • Goi mailako heziketa zikloetako ikasketak (LH) dituzten ikasleak. Formularioa

Informazioa: Aitortzen taula, egindako GMHZak direla eta

 

Hautazko Kredituen Aitorpena

GrALen matrikulen aurretik, hautazko kredituak aitortzeko eskatu ahal izango da.