UPV/EHUren antolakuntza unitateentzako informazioa

1. Indarreko arautegiaren arabera, UPV/EHUko unitate antolatzailea izan daiteke ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko erakunde laguntzailea. Horrelakoetan, ulertuko da antolakuntza unitate izan daitekeela, UPV/EHUren Estatutuen 10. eta 93. artikuluetan aurreikusitako edozein unibertsitate organo edo egitura.
2. Antolakuntza unitateko arduraduna saileko zuzendaria edo, praktika ikertalde batean eginez gero, ikertzaile nagusia izango da.
3. Praktikaren tutorea UPV/EHUko irakasle izango da, antolakuntza unitatekoa, eta praktikak egiten ari den ikaslearen jarraipena eta laguntza egingo du.
4. Begiralea ere UPV/EHUko irakasle izango da, antolakuntza unitatekoa, eta hezkuntza jarduerak antolatzeko ardura izango du. Begiralea eta tutorea ez dira izango inoiz pertsona bera.

Begiraleak Praktigesera sartuko da, sistemak sortuko lituzkeen erabiltzaile eta pasahitza erabilita (alta egiteko erabili duen helbide elektronikora bidalitakoak).

5. Enpresarekiko harremanetarako zuzendariordetzara bidali beharreko dokumentazioa behar bezala bete eta sinatuko da praktikari ekin aurretik:

III. eranskina: Kanpoko praktika akademikoak UPV/EHUren antolakuntza unitate batean egiteko baimenaren eskaria.

Praktikak laguntza poltsa ordaintzerik balekar, antolakuntza unitateko arduradunak egiaztatuko du aurrekontuan kreditu nahikoa duela eta, praktika egiteko eskariarekin batera, gerentziaren ziurtagiria atxikiko du hala dela ziurtatzeko.

6. Praktika behin baimenduta, hitzarmena egiteari ekinen zaio, enpresetarako informazioari buruzko jarraibideak betez eta kontutan hartuta kasu honetan antolakuntza unitatea dioenean enpresa esan nahi dela.
7. Behin osatu ondoren, hitzarmena enpresarekiko harremanetarako idazkaritzan jasoko da antolakuntza unitateko arduradunak sina dezan.