Velatia-Ormazabal Gela

Deskribapena

Velatia-Ormazabal Taldeak konpromiso estrategiko bat dauka ikerketa aplikatuaren arloan, eta haren misioa ezagutza eta teknologia berriak erakartzea eta sortzea da. Eskolako ikasle eta irakasleen ekarpenak oso lagungarriak dira lan horretan.

Velatia-Ormazabal gelan, proiektuak bideratzen dituzte, eta ikasle nahiz profesionalei prestakuntza eskaintzen diete, Velatia-Ormazabal Taldea osatzen duten enpresetarako interesgarriak diren zenbait arlotan (informatika, aeronautika, komunikazioak, tresna elektrikoak eta material berriak, besteak beste).