Deialdia Aurreratzea

____________________________________________________________

Eskolarik gabeko irakasgaiak

GEOMATIKAREN ETA TOPOGRAFIAREN INGENIARITZAKO GRADUA

 

21. artikulua. Desagertzeko bidean dauden ikasketa planetako irakasgaiak, eskolarik gabekoak, honela gestionatuko dira:

a) Plan bateko maila bat ematen den azken urtea bada, plan hori egiten ari diren ikasleak nahitaez matrikulatu beharko dira maila horretan gainditzeke dituzten irakasgai guztietan.

b) Irakasgai horien deialdiak izango dira, oro har, bigarren lauhilekoko irakasgai bati dagozkionak. Hala ere, ikastegiak horretarako aukerarik zehaztuta izanez gero, ikasleak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdia erabili ahal izango du, baina horren berri eman beharko du ikastegiko idazkaritzan, ikastegiak horretarako zehaztutako epean, eta idazkaritzak mota horretako ebaluaziorako izendatutako epaimahaiari jakinaraziko dio.

Deialdia aurreratu baina azterketa gainditu ez duten ikasleek ikastegiko idazkaritzan esan beharko dute, maiatzaren 15ª baino lehen, beste bi deialdietatik zein erabili nahi duten. Ikasleak ezer esaten ez badu, ikasturte horretako bigarren deialdi bezala bigarren lauhilekoko ezohiko deialdia erabiliko duela ulertuko da.

c) Irakasgai horien kalifikazio orriak eta aktak eskuratzeko, gainerako irakasgai guztietarako erabiltzen den prozedura berbera erabiliko da.

d) Irakasgai horien ebaluazio probetarako egunak ikastegi bakoitzak jarriko ditu deialdi bakoitzerako, eskolak dauzkaten irakasgaietarako erabilitako prozedura berbera erabiliz.

 

Eskaera egiteko epea: Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.

Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.eui-vi@ehu.eus) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.