Borondatezko praktikak eta gradu amaierako lana enpresetan

 

Borondatezko praktika akademikoak edo curriculumetik kanpokoak:

  • Ingeniaritza Eskolak eskain ditzake (eskolak sustatzen baitu enpresekiko hezkuntza lankidetza, eta enpresetatik iristen zaizkion eskaintzak ere kudeatzen baititu).
  • Ikasleek proposa ditzakete (eurek jarriko dituzte enpresa eta eskola harremanetan behar diren tramiteak bideratzeko).

 

Ikasleek BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Gasteizko Ingeniaritza Eskola matrikulatuta egon behar dira eta titulazioko 120 kreditu gaindituta izan beharko dituzte, horietatik 108, gutxienez, 1. eta 2. mailetakoak izango dira.

 

Praktiken IRAUPENA:

  • Gehieneko ordu kopurua: 600. Graduko Amaierako Lana (GRAL) enpresan egiten bada: 750 ordu, gehienez.
  • Praktika akademikoen hasiera eta amaierako datak unibertsitateko ikasturtera egokituko dira.
COVIDek eragindako osasun-alarmaren ondorioz, Eskola Batzarrak borondatezko praktikak egiteko epea 2020ko urriaren 23ra arte luzatu du (ikusi xehetasunak):
  • Bigarren lauhilekoko irakasgaiei dagokien ohiko deialdiaren ebaluazio-aldia 2020ko ekainaren 12ra arte luzatuko da.
  • Gradu amaierako lanak aldi hauetan aurkeztuko dira:
    • 2019ko azaroaren 4tik 2020ko uztailaren 30era (egun hori barne)
    • 2020ko irailaren 2tik urriaren 23ra (egun hori barne)
  • Curriculumetik Kanpoko praktikak egiteko epea luzatu da: Azken eguna: urriaren 23a arte (egun hori barne)
  • OHAR GARRANTZITSUA: ekaineko/uztaileko ohiko deialdian GFTa defendatzen duten ikasleek 10 egun lehenago amaituko dituzte praktikak: uztailaren 20rako, matrikula eta defentsa garaiz izapidetzeko. Urriko ezohiko deialdian defendatzen dutenek urriaren 13rako amaituko dituzte praktikak.

 

KUDEAKETARAKO PROZEDURA:

  1. Ikasleak bere Curriculum Vitae bidaliko du subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus helbidera bere datuak hedatzeko baimenduz.
  2. Enpresak eta ikasleak Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmenaren baldintzak erabaki, zigilatu eta sinatu behar dituzte. Horren ondoren, eskaneatutako kopia bat subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus helbidera bidali edo paperean 3 kopia aurkeztu Enpresekiko Harremanetako Zuzendariordetzan (Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzaren idazkaritzan).
  3. Praktikak amaitutakoan:
  • Enpresak Enpresako Begiralearen Azken Txostena bidaliko du, sinatuta eta zigilatuta, helbide honetara: subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus
  • Ikasleak GAUR aplikazioan ( “Borondatezko Praktikak”) grabatuko du bere AZKEN MEMORIA. PRAKTIKEN EGIAZTAGIRIA ere aplikaziotik ere eska dezake (hori eskatzeko beharrezko izango da ikastegiko idazkaritzan hautazko kredituen aitorpena: praktiketako 25 orudu= ECTS 1).
  • Irakasle tutoreak bere EBALUAZIOA grabatuko du GAUR aplikazioan.
Eskola Kontseiluak adostuta, Automobilgintzako Graduan, borondatezko praktikek ez dute aukerazko kredituak aitortzen.

ASEGURUAK:

UPV/EHUko ikasleak istripua izan eta osasun laguntzarik behar badu, jarraitu beharreko jarduera protokoloa:

  • Ikaslea joan beharko da aseguru etxearekin ituna daukaten osasun zentroetako batera. Hauek dira:
  •  Araba:  “Quirón Vitoria”, k) La Esperanza,3. Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaia: “Quirón Bizkaia” – “IMQ Virgen Blanca” – “IMQ Zorrotzaurre”
  • Gipuzkoa: “Quirón Donostia” – “Policlínica Gipuzkoa”
  • Laguntza medikoaren premia bada larrialdi handiko egoera delako eta istripuaren lekua osasun zentro horietatik urrun badago, aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahal izango du arreta.
  • Istripu Agiria prestatzeko, Gasteizko Ingeniaritza Eskolari jakinarazi beharko zaio istripua gertatu eta hurrengo 72 orduetan.

 

Polizaren datuak:

  • Poliza zenbakia: 94181807
  • Aseguratzailea: Zurich Insurance plc (Harremanetarako: Rubén Marcos Marín. Tel.: 944251500 /
  • Aseguru hartzailea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ehu-ikasle-asegurua

 

ARAUDIA:

  • Araudia , UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoko buruzkoa
  • 592/2014 Errege Dekretua, (pdf, 205 KB), uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena.

 

HARREMANETARAKO:

Fco. Javier Basogain Olabe (Enpresarekiko Harremanetako zuzendariordea)

Tel: 945 01 32 30

Marian Santamaría (Administrari laguntzailea)
Tel: 945 01 32 47

subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus

Tokia: Zuzendaritzako idazkaritza