Lan Arlora Igarotzeko Bekak, 2020

UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko akordioaren barruan, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak trantsizioko 15 beka jarriko ditu ikasleen eskura, hasieran honela banatuta:

  • 5 beka Industria Kimikaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza titulazioetako 4. mailako ikasleentzat, baldin eta, 2020ko urtarrilaren 30ean, ikasketak amaitzeko, Gradu Amaierako Lana bakarrik egiteke badute.
  • 19/20 ikasturtean ikasketak amaituko dituzten (TFG defentsa barne) ikasleei zuzendutako 10 beka.
Beken ezaugarriak
  • Enpresetan praktikak egitea 3 hilabetez jarraian, astean 30 orduz.
  • Hileko 500 €-ko ordainsaria ikasleentzat, 1.500 € guztira.
  • Praktikaldia
    • 4. mailako ikasleek (GRALa egiteke) aukera hauek dituzte:
      • Apirila-Ekaina
      • Maiatza-Uztaila
      • Ekaina-Abuztua
        Praktikak egiteko aldia enpresen beharrek baldintzatuko dute.
    • 19/20 ikasturteko egresatuak:
      • Urria-Abendua
Ikasleen eskaerak kudeatzea.

Eskaerak jasotzeko 2 epe irekiko dira.

  • 4. mailako ikasleentzat (GRALa bakarrik egiteke dutenentzat), eskaerak jasotzeko epea 2020ko martxoaren 9tik 19ra bitartekoa izango da.
  • 19/20 ikasturteko egresatuak izango direnentzat eskaerak jasotzeko epea 2020ko ekainaren 17etik 26ra bitartekoa izango da.

Beka hau eskatzeko, eskaera bakarra bidali behar da (I. eranskina) helbide elektroniko honetara: subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus  (gaia: trantsizioko bekak).

Enpresak hautatzeko kudeaketa

Enpresek 2020ko martxoaren 9tik 19ra bitartean eta ekainaren 17etik 26ra bitartekoa jasoko dituzte eskaerak.

Beka hau eskatzeko, eskaera bakarra bidali behar da (II. eranskina) helbide elektroniko honetara: subdir.relacempre.eui-vi@ehu.eus (gaia: trantsizioko bekak).

 

Enpresa/ikaslea hautatzeko prozedura

Ikastegiak hautaketa irizpide objektiboak ezarri ditu hautagaientzat (espediente akademikoa, enpresan praktikarik egin ez dutenei lehentasuna ematea …).

Ikastegiak beken onuradunak hautatuko ditu, eta hautatuak izan direla jakinaraziko die. Hitzordua jarriko zaie beken onuradunei, irizpideen arabera ezarritako ordenari jarraituta, eta enpresak eskainiko zaizkie hautaketa egin dezaten.

Beken onuradunek hautatutako enpresei emango die horren berri Ikastegiak.

Beka lortzen duten ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarri bat jasoko dute. Hona hemen informazioa: trantsiziobekak@ehu.eus