.

IKASGELAK

Masterra Donostian ematen da, Gipuzkoako Campuseko Informatika Fakultateko eraikinean.

Eraikin horretan bada ikasgela bat masterraren irakaskuntzarako (E.7 laborategia ikasgai guztietarako hauetarako ezik: 'Errealitate birtuala eta emendatua', 0.6 laborategia, eta 'Robotika adimenduna',  Robotika laborategia), baita zenbait mintegi eta bilerak egiteko gelak ere.

Gainera, ikasgai bakoitzak ikasgela birtual (Moodle) bat du, eta bertan jartzen dira ikasgai bakoitzaren baliabideak.

LABORATEGIAK

Masterrak hiru laborategi berezi ditu Informatika Fakultatean ordenagailu bidezko praktikak eta robotika finko eta mugikorreko esperimentuak egiteko.

Bada ere Fakultatean ikasleentzako 24 orduz zabalik dagoen gela bat.

Master Tesi edo Master Amaierako Lana garatzen laguntzeko badago beste laborategi bat (015, wifi gela zena).