ENPRESENTZAKO INFORMAZIOA

2020/21 ikasturtetik aurrera bai Master Amaierako Lanak bai praktikak GAUR aplikazioaren bidez kudeatuko dira. Enpresek aplikaziora atzipena eskatu dezakete, kudeaketak zuzenean egin ahal izateko. Orri honetan prozedura nagusiei buruzko informazioa jasotzen da. Zalantzak edo galderak izanez gero, jar zaitezte harremanetan Masterreko arduradunarekin (borja.calvo@ehu.eus) edo idazkariarekin (oihana.imaz@ehu.eus).

Master Amaierako Lanak

Ikasle guztiek titulua eskuratzeko Master Amaierako Lan (MAL) bat garatu behar dute. Lan horren lan-karga 18 ECTSkoa da, hau da, 450 ordu, eta bertan Masterrean zehar ikasitakoa praktikan jarri behar dute. Lanaren zati bat memoria bat idaztea eta defentsa publiko bat egitea da.

MAL bat proposatzeko, ondoko puntuak hartu behar dira kontutan:

  1. Ordu kopurua 450 izan behar da, gutxi gora behera
  2. Ordu kopuru horretan memoriaren eta aurkezpenaren garapena dago. Orientazio moduan, lan horien lan-karga 50-100 ordukoa izan daiteke
  3. MALaren gaia Masterreko irakasgaiekin zerikusia izan behar du. Hortaz, metodo konputazionalak izan behar dira lanaren fokoa. Hauek dira Masterrean lantzen diren arloak:
    1. Datu-analisia 

    2. Adiemen Artifiziala  

    3. Optimizazioa

    4. Konputazioko metodo matematikoak

    5. Konputagailu bidezko grafikoak

    6. Robotika adimentsua

  4. MALan metodo konputazionalen hiru alderdi landu daitezke:

    1. Metodologia berriak garatu problema bat ebazteko

    2. Metodologien azterketa (literaturakoa zein praktikoa)

    3. Problema baten ebazpena, metodo konputazionalak erabiliz

    4. Garapen teknologikoak (metodologian enfasia jarrita, ez software garapen hutsa)

MALen kudeaketa

MAL baten eskaintza egiteko, ondoko pausuak jarraitu behar dira:

  1. Enpresa GAUR aplikazioan erregistratuta ez badago, erregistratu esteka honetan. Eskaerak balidatu behar direnez, komenigarria da Masterreko arduradunari esatea eskaera bat egin dela eta balidatzeke dagoela
  2. Aplikazioan sartu eta ezkerreko menuan Gradu eta Master Amaierako Lanak aukeratu
  3. Enpresak zentro batean baino gehiagotan eskaintzak egiteko baimenduta badago, aukeratu Informatika Fakultatea
  4. Eskaintza berri bat sortu. Proiektuak izan daitezke adostuak edo eskainitakoak
    1. Adostuak - Kasu honetan ikaslea sartu behar da eskaintzan. Horretarako, NAN zenbakia behar da
    2. Eskainitakoak - Proiektuak hainbat titulazioetan eskaini daitezke. Orri honetan jasotzen diren irizpideak Konputazi Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterrerako bakarrik dira, beraz titulazio horretan argitaratu beharko da eskaintza
  5. Eskaintzak ere balidatu behar dira, beraz komenigarria da Masterreko arduradunari balidatzeke eskaintza bat dagoela ohartaraztea

Hitzarmenak

Behin MALa ikasle bati esleituta, MALa enpresan egiteko hitzarmen bat sinatu behar da. Bi hitzarmen mota behar dira:

  1. Hitzarmen-marko bat. Enpresak indarrean dagoen hitzarmen-marko izan behar du Informatika Fakultatearekin, Gipuzkoako Campusarekin edo EHUrekin. Horrela ez bada, harremanetan jarri Masterreko arduradunarekin edo Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordearekin (dif.kanpo-harremanak@ehu.eus)
  2. Hitzarmen espezifikoa. Hitzarmen hau GAUR aplikazioak sortzen du eta enpresako ordezkariak, ikasleak eta Masterreko arduradunak sinatu behar dute

Datak

MALen kudeaketan zenbait data garrantzitsu daude:

  1. Irailan zehar eskaintza berriak jasotzen dira eta aurreko urtekoak berrizten dira (eskaintzak urte batez eskaintzen dira, hurrengo ikasturterako erabaki behar da zer egin)
  2. Urritik aurrera ikasleek esakintzak ikus ditzakete
  3. Azaroan enpresek eskaintzak ikasleei zuzenean aurkezteko aukera dute. Horretarako eskaintza bat egin duten enpresekin harremanetan jarriko gara. Eskaintza zehatzik egin ez baduzue baina, ala ere, enpresa aurkeztu nahi baduzue, urrian jarri harremanetan Masterreko arduradunarekin
  4. Ikasleak, normalean, urte amaieran erabakitzen dute zein MAL egingo duten
  5. Aste santu inguran eskola presentzialak amaitzen dira eta, normalean, hortik aurrera ikasleek denbora gehiago dedikatzen dute MALari 

 

Borondatezko praktika

Master honetan praktika guztiak borondatezkoak dira, eta ez dira kredituekin konbalidatzen. Edonola ere, praktikak ofizialki jasota badaude, ikasleen espedientean agertuko dira. 

Praktika eskaintzeko, puntu hauek kontutan izan behar dira:

  1. Gehienezko ordu kopurua 750 da
  2. Praktikak Masterreko edukiekin zerikusia izan behar du (ikusi aurreko atala)

Praktikak eskaintzak ikasturte baterako dira eta, MALak bezala, GAUR aplikazioaren bidez kudeatzen dira. Dokumentu honetan eskaintzak egiteko prozedura azaltzen da. Behin praktikak sartuta zentroan egiaztatu behar dira. Hori dela eta, gomendatzen Masterreko arduradunari praktika berri bat sartu dela ohartaraztea.