Metodologia eta ebaluazioa

Metodologia

Masterraren egitura 60 kredituz (ECTS) osatuta dago, eta dagokien izaeraren arabera honela daude banatuta: oinarrizko bi gairi dagozkion derrigorrezko bederatzi kreditu, hamalau gaitan eskainitako 60 artean hautazko 33, eta Master Tesiari dagozkion 18. Tesia ere derrigorrezkoa da.

Masterreko irakasgaiak bi modutan ematen dira: presentzialki edota birtualki.  Ikasturtean zehar antolatzen dira.

Irakasgai presentzialetarako egunean bi saio daude, 15:00etatik 17:00etara eta 17:15etik 19:15era. Irakasgai bakoitza asteko egun jarraituetan ematen da, beraz, orokorrean, bi irakasgai eta batzuetan, hiru, egon ohi dira aktibo aste bakoitzean. Ikasturtero irakasgaien ordena aldatzen da (urte batean lehen saioan eta hurrengoan bestean egon dadin), ordutegi mugatuak dituzten pertsonei izen-ematea ahalbidetzeko.

Master Tesia ikasturteetako egutegiaren amaieran garatzen da.

Ikastaroen saioak mistoak dira, hau da, maisutasunezkoak, laborategikoak edo mintegi erakoak daude, lanak aurkeztu eta horien inguruan eztabaidatzeko. Beste atal batean ezarritako helburuak lortzeko, laborategiko lanak eta horien aurkezpenak egiten dituzte ikasleek masterrean zehar, aipatu jakintza zientifiko eta teknologikoa bereganatu dela egiaztatzeko. Dagozkion irakasgaien edukien araberakoa da mota banaketa ikastaroetan.

Masterraren berariazkotasuna dela-eta, irakasgai ezberdinen artean dauden sinergiak baliatu eta arazoei ikuspegi edo gai ezberdinetatik ekitea bultzatzen da.

Hala, masterraren helburu ikertzaileak ikasleek masterraren euskarri diren ikerketa taldeetan esku hartzea ahalbidetzen du, hala ikerketa aurreratuko prestakuntzan, nola ikerketa jardueraren hedapenean.

Irakasgai birtualetarako metodologia oso da ezberdina.

Ikaslearen ikerketa arloko prestakuntza Master Tesiarekin osatzen da, azken hori ikerketa talde batekin, nahiz kanpoko ikerketa erakunderen batean (teknologia zentroak eta hitzartutako enpresak) egiten delarik. Masterra ateratzeak doktoregoa egitera ez derrigortu arren, ikasketen izaera ikertzaileak Master Tesia geroko doktorego tesi baten aurreko edo horren sarrera gisa planteatzea ahalbidetzen du .
 

Ebaluazioa

Ebaluazio prozesua ez da berbera irakasgai guztietan, eta malgutasun akademiko baten barruan, irakasgaien arduradunei beren irizpidearen arabera ebaluatzea uzten zaie.

Edonola ere, irakasgai presentzial eta birtualen arteko ebaluazio-era oso ezberdina da.

Irakasgai presentzialetan ikerketarako sarrerarako ikaskuntza prozesuaren ebaluazioari arreta handiagoa eman ohi zaio, eta horretan azken azterketa motako ebaluazio batek baino garrantzi handiagoa dute lanek eta aurkezpenek. Izan ere, amaierako azterketak ia bakarrik irakasgairen beraren ezagutzaz jabetzeko gaitasunak ebaluatzen ditu.

Beraz, Ikasketa Batzordeak bi ebaluazio motak koordinatzen ditu, irakasleei epealdi zehatz batzuetan gehiegizko lana ez emateko.

Ikerketarako ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa oso garrantzitsua izateak, ikasleen bertaratzea zorrotz kontrolatzea eskatzen du.

Irakasgai birtualetarako ebaluazio-era oso da ezberdina.

Master Tesiak masterrari lotutako gaitasun orokorren ebaluazioari bideratuta egon beharko du.  Aldez aurreko gainerako ebaluazioak gainditu ostean ebaluatzen da. Presentziazko ekitaldi batean egiten da azterketa, saio publikoan, eta epaimahai baten aurrean gaia aurkeztu behar da. Ondoren, aurkeztutako lanaren kalitate tekniko eta zientifikoa ebaluatu ahal izateko egoki irizten dituzten galderak egiten dituzte epaimahaikideek.