PREZIOA

Matrikula

Matrikulen prezioak Eusko Jaurlaritzak 2017/18 ikasturterako onartutakoak dira, hain zuen ere, 2017ko ekainaren 20ko Aginduan zehaztutakoak.

Masterraren prezioa esperimentaltasun mailaren arabera ezartzen da. Masterraren jakintza arloa  Ingeniaritza eta Arkitektura da. Esperimentaltasun maila edo gradua: 3.

Master baten prezioa kalkulatzeko, matrikulatutako kredituak eta kredituaren prezioa biderkatu behar dira. Emaitza horri espediente irekierari dagozkion tasak gehituko zaizkio, nortasun txartela eta baita 28 urtetik beherakoentzako eskola asegurua ere.

  • Prezioa kredituko. Lehen aldiz matrikulatu: 32,45 €.  Bigarren aldiz: 47,91 €. Hirugarren aldiz:  62,28 €. Beraz, 60 kredituko matrikula lehen aldiz: 60x32,45 = 1947€
  • Espedientea irekitzea: 27,34 € (masterrean lehenengo aldiz matrikulatzean baino ez)
  • Unibertsitateko txartela:  6,19 €
  • Eskola asegurua: 1,12 €

Tasa horiek ordaindu daitezke aldi batean edo bi alditan: parte bat matrikula formalizatzerakoan, bestea abenduko lehen hamabostaldian.

Beste prezio batzuk

  • Ziurtagiri akademikoa: 27,34 €
  • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,34 €
  • Titulua: 185,99 €

Matrikula ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murriztuta izateko eskubidea (famili ugaria, ezgaitasunen bat duen pertsona eta bestelako egoerengatiko murrizpenei buruzko xehetasunak).